Dokumentuaren akzioak
Emakume gladiatoreak, hondar gaineko borrokalariak
Historiari erreparatuz gero, ohikoa izan da emakumeak plazara irtetea dantzara. Hala ere, azken aldian borroka asko egin behar izan da zenbait lekutan emakumeak berriro jende aurrean agertzeko. Erroman, berriz, emakumeak plazara borrokatzera irteten ziren.
Emakume gladiatoreez ari gara. Plazara irten eta ezpata zein beste hainbat arma dantzan jartzen zituzten, baita publikoa bera ere. Gizonezkoen pare, aurrez aurre aritzen ziren; pareko bikotea izan beste borrokalaria edo izan basapiztia, hondar gainean bizia jokatzen zuten.
Emakume gladiatoreen arrastoak
Gizonezkoenaren gisan, emakumezko gladiatoreen jatorria hileta errituetan topatu da. Emakume gladiatoreen lehen aipamena iturri literarioetan topa dezakegu, Nicolas Damascok (K.o. 64. urtea) honakoa idatzi zuenean: "...batzuek beraien testamentuetan zehazten zuten erositako emakumerik ederrenak elkarren kontra borrokatu beharko zutela".
K.o. 11. urtean Erromako zuzenbideko lege batek familia senatorialetako 25 urtetik beherako gizonei eta 20 urtez azpiko emakumeei borrokatzea debekatzen die. Erromatarrentzat, ordea, ez zen eskandalua emakumeak borrokatzea; bai, ordea, emakume aske bat gladiatorea izatea. Esklabo edo gerrako presoek borrokatzeari ez zioten garrantzirik ematen, baina bai emakumea gizarte erromatarren parte bazen.
I-II. mendeko harrian zizelkatutako emakumeen gladiatoreen irudia ere topatu zuten Halicarnason, egun British museoan dago.
Ludiak, mullierrak eta feminak
Ludusetan, gladiatoreak entrenatzen zuten lekuetan, bizi ziren emakumeei ludia deitzen zieten, gizonezko gladiatoreen emazteak edo bikoteak izan ohi ziren. Emakume borrokalariak, mulier edo femina izenez ezagutzen ziren. Mulierrak, klase baxuko emakumeak ziren, beraz, beraien borrokek moralki garrantzirik ez zuten. Feminak, berriz, klase altukoak ziren; beraien ekintzek gizarteari eragiten zieten. Emakume gladiatoreek, gizonezkoen gisan, beharragatik edota dibertsioagatik borrokatzen zuten. Edozein izanda ere borrokalarien arrazoia edo generoa, argi dago plazara irteten zirenean gizartea dantzan jartzen zutela.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kattalin Agerre
Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.
Emakumeak dantzan: gertatzen ari da
Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)
Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)
Durango: dantzari-dantza (2015)
Lasarte (2011), Arizkun (2011)
Villabuena (2013), Pasaia (2015)
Ermua (2015), Barakaldo (2015)
Zumarraga: ezpata-dantza (2015)
Antzuola: trokeo-dantzak (2015)
Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)
Luzaide: Bolant-dantzak (2016)
Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)
Nesken parte hartzea Santa Agedatan
Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)
Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)
Itziar: Gazteen aurreskua (2016)
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)
Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)
Iurreta: dantzari-dantza (2018)
Goizueta: zahagi-dantza (2019)
Beasain: umeen aurreskua (2019)
Berriz: dantzari-dantza (2019)
Markina: karmenetako aurreskua (2020)
Abaltzisketa: Txantxoak (2022)
Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)
Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)
Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)
Atzerrian:
Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza
Genero rolak hankaz gora tangoan
Generoa dantzan: lehengo kontuak:
Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Aitor Sorazu on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
- Harkaitz Urreta on Alazne Sarrigoitia: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" 2019/07/17
- Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak 2017/10/20
- Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna 2017/07/26
- Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Patxi Montero on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11
- Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11