Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Folklore trabestia, drag-a eta euskal dantzak lotzen

Dokumentuaren akzioak

Folklore trabestia, drag-a eta euskal dantzak lotzen

2023/10/23 08:00
Folklore trabestia, drag-a eta euskal dantzak lotzen

Maruxak, Eltziegoko dantzariak, Folklore trabestia. Argazkia: Iker Perez

"Zer leku izango dute pertsona ez bitarrek dantza tradizionalari dagokionez?" galdera airera bota eta hausnarketarako bidea ireki nahi izan du Maruxak taldeak Folklore trabestia proiektuaren bidez. Iruñeko Mendillorri auzokoa da Maruxak taldea eta bertako kideak drag-a eta euskal dantza egiten dute. Bi zaletasun horietatik abiatuta, pandemia garaian jardun horiek nahiko mugatuak zeudenez, aprobetxatu zuten euskal dantza eta draga uztartzen dituen zenbait publikazio egiteko sare sozialetan. Euskal dantzen inguruko informazioa zabaldu eta galderak planteatzen dituzte, kuestionatu egiten dituzte oso barneratuta dauden bereizketak eta estereotipoak.

Maruxak
Maruxak, Durangaldeko dantzariak, Folklore trabestia. Argazkia: Iker Perez

Alde batetik, Euskal Herriko folklore aberastasuna erakutsi nahi izan dute. Horretarako Euskal Herriko hainbat dantza edo festa aukeratu dituzte: Urdiaingo San Joan Kantaita (Nafarroa), Maskaradak (Zuberoa), Dantzari-dantza (Bizkaia), Bolant-dantzak (Nafarroa Beherea eta Nafarroa), Oñatiko Korpus dantzak (Gipuzkoa), Kaskarotak (Lapurdi), Eltziego (Araba), Erronkariko dantzak (Nafarroa). Errituen eta dantzen inguruko azalpen laburrak argitaratu dituzte (testuingurua, datu historikoak, pertsonaiak, jantziak, bultzatzaileak...) eta festa bakoitzak emakumearen parte-hartzeari dagokionez edo generoari loturik izan duen bilakaera zein egungo panoramari buruzko zenbait zertzelada aurkeztu dituzte.

Maruxak
Maruxak, Otsagabiko dantzaria, Folklore trabestia. Argazkia: Iker Perez

Bestetik, drag-en eta euskal dantzen iruditeria nahasten dituen argazkiak publikatu dituzte. Dantza bakoitzaren azalpenekin batera, Maruxakeko kideak ageri dira dagokion dantzetako arropak jantzita, baina drag ukituarekin.

Maruxak
Maruxka, Urdiango San Joan kantaita, Folklore trabestia. Argazkia: Iker Perez

Nabarmentzen dute folklorean eta dantza tradizionalean binarismoa oso markatua dagoela. Horren aurrea, bereizketa zurrun horrekin hautsi edo jolastu nahi izan dute euskal dantzetan erabiltzen diren jantziak dragarekin uztartuta. Azkenengo argitalpenean, azken urteetan eman diren aurrerapausoak ere nabarmendu dituzte, genero bereizketarik gabe sortu diren dantzen edo jantzien aipamena eginez.

Maruxak
Maruxak, Zuberoako maskaradetako aitzindariak, Folklore trabestia. Argazkia: Iker Perez

 Argitalpenak:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)