Dokumentuaren akzioak
"Emakumeek euskal dantzan duten paperaren inguruko kezka mahaian da"
Euskal dantzan emakumeek izan behar duten lekuari buruz hausnartzeko espazioak bultzatu nahi dituzte Karla Agirrek (Gasteiz, 1998) eta Amaia Marinek (Gasteiz, 1995). Indarra dantza taldeko dantzariak dira biak. Otsailean dinamizatu zuten lehenengo aldiz Gasteizen Euskal dantzatik feminismora tailerra, eta orain bigarren ekinaldiarekin dabiltza. Azaroan Gasteizen eta Donostian eskaini dituzte saioak eta urtarrilean Basaurin.
Tradizioaren eta feminismoaren arteko gerturatzea bultzatu nahi dute tailerren bidez. Ikuspegi kritikotik emakumearen papera zein izan den eta egungo egoera zein den ikusi nahi dute. Taldeetako errealitateak konpartitzen dituzte. Helburua da iritziak jasotzea eta eztabaiden bidez hausnarketa kolektiboa egitea, "taldeetako jendea tailerrera hurbiltzea nahi dugu eta gero, taldeetan eztabaidarako guneak eta momentuak sortzea eta diskurtsiboki garatzen joatea".
Azalpen teorikoekin hasten dira eta behin testuingurua kokatuta, emakumeek dituzten oztopoak, jantzien inguruko gorabeherak edota bizipen pertsonalak jartzen dituzte mahai gainean. Horretarako dinamikak, jolasak, eta nola ez, dantzak erabiltzen dituzte.
Hausnartzeko guneen beharra
Agirrek eta Marinek diote askotan izan dituztela eztabaidak emakumeek euskal dantzan duten paperaren inguruan, feminismotik nola hausnartu dantza... Baina nahiko modu informalean aritu dira: entsegu ondorengo tragoan, prestaketetan, lagunartean... Gasteizko jabetze feministako eskolatik tailerra antolatzeko aukera sortu zitzaien eta gaiari heltzeko aukera izan zitekeela pentsatu zuten. "Ikusi genuen bazela momentua euskal dantzaren barruan espazioa sortzeko emakumeak daukan papera ikusteko, hitz egin eta gogoeta sortzekoa".
Beraien asmoa hausnarketa bultzatzea da ariketen bidez, baina teoria ere lantzen dute. "Ikusten dugu gabezia izugarria dugula dantzen inguruan. Ez dakigu gure dantzak nondik datozen eta zergatik egun horrela dantzatzen ditugun". Uste dute ezjakintasunak ez duela laguntzen tradizioari begira aldaketa ematerakoan, dantza mundutik bide feminista eraikitzerakoan.
Historia, zailtasunak, jantziak, bizipenak
Oraingoz tailerrak lau esparru nagusitan banatu dituzte. Lehenengo saioaren helburua da parte hartzailea kokatzea. Tradizioa, kultura, generoa edo feminismoa bezalako kontzeptuek lantzen dituzte, eta kokapen historikoa ere egiten dute. Bigarrenean, emakumeek plazara ateratzeko izan dituzten zailtasunei erreparatze diete, eta hainbat herritako kasuak aztertzen dituzte. Horrekin batera gizonen joeren eta emakumeen parte hartzean hartu beharko luketen paperaren inguruko gogoeta ere bultzatzen dute.
Hirugarren saioan jantzien gaia lantzen saiatzen dira. Teoria pixka bat azaldu eta jantziak analizatzen dituzte, eta ariketen bidez genero perspektibatik sortutako emanaldietarako jantziak sortzen dituzte. Inauterietan ikusten diren transgenero joerei ere egiten diete lekua. Azken saioa, bakoitzaren bizipenei buruz hitz egiteko baliatzen dute. Helburua ariketak sortzea da, gero, bakoitzak norbere taldeetan gaia lantzen hasteko.
Hasiera besterik ez
Jantzien, postuen, rolen... inguruko eztabaidak sortzeko guneen beharra ikusten dute taldeetan; gero, aldaketak eman daitezen. "Aldaketak emateko dantzariak zein ikusleak aldatu eta hausnartu behar du". Uste dute publikoak ere kritikotasunetik ikusi behar dituela emanaldiak, "balora dezala ikusleak ere ze dantza mota nahi dituen ikusi".
Tailerrak sugarra pizteko oinarri moduan ikusten dituzte, "azken urtetan gaia mahai gaineratzen hasi da, baina ez ditugu tresnak dantza taldeetan egunerokotasunean hausnarketak egin ahal izateko". Dantza taldeetako dantzariak trebatzea gustatuko litzaieke, gero beraien taldeetan sortzeko eztabaidarako eta hausnarketarako guneak.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kattalin Agerre
Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.
Emakumeak dantzan: gertatzen ari da
Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)
Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)
Durango: dantzari-dantza (2015)
Lasarte (2011), Arizkun (2011)
Villabuena (2013), Pasaia (2015)
Ermua (2015), Barakaldo (2015)
Zumarraga: ezpata-dantza (2015)
Antzuola: trokeo-dantzak (2015)
Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)
Luzaide: Bolant-dantzak (2016)
Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)
Nesken parte hartzea Santa Agedatan
Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)
Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)
Itziar: Gazteen aurreskua (2016)
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)
Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)
Iurreta: dantzari-dantza (2018)
Goizueta: zahagi-dantza (2019)
Beasain: umeen aurreskua (2019)
Berriz: dantzari-dantza (2019)
Markina: karmenetako aurreskua (2020)
Abaltzisketa: Txantxoak (2022)
Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)
Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)
Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)
Atzerrian:
Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza
Genero rolak hankaz gora tangoan
Generoa dantzan: lehengo kontuak:
Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Aitor Sorazu on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
- Harkaitz Urreta on Alazne Sarrigoitia: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" 2019/07/17
- Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak 2017/10/20
- Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna 2017/07/26
- Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Patxi Montero on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11
- Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11