Ikasi Otsoarekin: Euskal dantzak eta genero bereizketa

2021/12/03
Ikasi Otsoarekin: Euskal dantzak eta genero bereizketa

Euskal dantzak eta genero bereizketa gaia hartu du Eñaut Aiartzaguenak Txikipediarako eginiko bineta honetarako.  Eñaut Irribarrez ilustratzaile eta komikigilearen eta Txikipediaren proiektua da "Ikasi Otsoarekin". Eñaut Aiartzaguena dantzariak eta ilustratzaileak binetak argitaratzen ditu Txikipedian; Otso izeneko pertsonaiak hainbat gairen inguruko azalpenak ematen ditu lan horietan, eta oraingoan azaltzen du euskal dantzetako genero bereizketa uste baino berriagoa dela, eta orain banaketa hori berreraikitzea dagokigula.

Ikasi Otsorekin: Euskal dantzak eta genero bereizketa. Eñaut Aiartzaguena Bravo 2021 / Txikipedia cc-by-sa-4.0"