Dokumentuaren akzioak
Errioxan emakume dantzarien olatua handituz doa
Uda honetan pil-pilean izan da Errioxako dantzetan emakumeen parte hartzearen inguruko eztabaida. Cervera de Alhama-ko herriko emakumeak "Gaita" mixtoa aldarrikatzen dute eta hori lortzeko lehen pausoak eman dituzte aurtengoan. Nieva de Cameros herrian, berriz, lortu dute; aurtengoan gizon eta emakumeek elkarrekin dantzatu dute "Gaita". Duela bi urte Cervera del Río Alhama, Pradillo eta Villavelayo herrietan hasitako olatua Errioxako beste hainbat herrietara zabaltzen ari dela dirudi.
Emakumeen parte hartzearen inguruko eztabaida Errioxan ez da berria. Orain hogei urte Jose Antonio Quijerak, Kepa Fernandez de Larrinoaak koordinatu zuen "Fronteras y puentes culturales" liburuan tratatu zuen generoaren gaia Errioxako dantzetan. Emakumeen parte hartzearen inguruko eztaibaida gogorrak izan zirela herri batzuetan aipatzen du, baina gehienetan adostasunera iritsi zirela arazorik gabe. Herri askotan emakumeen parte hartzea gizon faltak bultzatu du, beste batzuetan berriz, arrazoi estetikoek. Azken urteetan, herri askotan emakume dantzariak onartu badira ere, oraindik ezin dezakegu errealitate hori topatu herri guztietan. Errioxar emakumeek herriko dantzetan beraien presentzia aldarrikatzen jarraitzen dute oraindik zenbait lekutan, horren adibide da Cervera de Alhama-ko kasua.
Nieva-n lortu dute
Errioxako Nieva de Cameros herrian Santiago egunean, orain arte ez bezala, "La Gaita" dantza emakumeek ere dantzatu dute. Urteetan herriko zortzi mutilek dantzatu dute herriko dantza, baina aurtengoan, lau neskek eta lau mutilek osatu dute dantzari taldea.
Uztailaren 25ean, dantzariak udaletxetik irteten dira eta dantzan igotzen dira elizaraino. Meza ondorenean, "redondela", kaskainetekin egiten den dantza dantzatzen diote Santiagori eta Castejongo Ama Birjinari. Ondoren, herrian zehar prozesioari laguntzen diote. Bukatzeko, plazan "arbol" dantza eta zortzi trokeo-dantza egiten dituzte.
Badira urte batzuk herriko neskek dantzan irteteko nahia erakutsi dutela, 2014an esaterako, dantzariz jantzita irten ziren kalera beraien parte hartzea aldarrikatzeko. Aurten, mutilak falta zirela ikusita eta neskek dantzekiko interesa agertu izan dutenez, herriko lau neskek dantzatu dute. Herrian aldaketa modu positiboan hartu da, askok zoriondu dituzte dantzari emakumeak emandako pausoagatik. Gehienbat adineko emakumeek, beraiek aukera hori izan ez zutelako penetan. Aurten datozen belaunaldietako emakumeentzat bidea ireki dute Nieva de Cameros-eko neskek.
Cervera de Alhama-n bidea irekitzen
Cervera de Alhama herriko emakume dantzarien nahia guztiz bete ez badute ere, Santa Ana hurrengo egunean eta mutilekin batera "Gaita" dantza dantzatzea, aurtengoan horretarako bidea ireki dute. Irailaren 2an, San Gil-en omenez dantzatzera irten dira emakume dantzariak. Horiei, momentu batean, bi gizonezko dantzari ere gehitu zaizkie.
Oztopoak oztopo, borrokan jarraitzeko asmoa dute, babestu dituzten herritar guztiak eta batez ere, beraiekin dantzatu zuten mutilak eskertu dituzte. Argi dute zein den hurrengo pausoa: uztailaren 27an mutil eta neskek osatutako dantzari taldeak dantzatzea "Gaita".
Informazioa:
- Nieva estrena danzadoras (La Rioja, 2018-07-25)
- Y las mujeres bailaron en Nieva: "Las niñas del pueblo están entusiasmadas" (Nueve Cuatro Uno, 2018-07-25)
- Gaita Mixta en Cervera (facebook, Gaita Mixta en Cervera, 2018-09-09)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kattalin Agerre
Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.
Emakumeak dantzan: gertatzen ari da
Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)
Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)
Durango: dantzari-dantza (2015)
Lasarte (2011), Arizkun (2011)
Villabuena (2013), Pasaia (2015)
Ermua (2015), Barakaldo (2015)
Zumarraga: ezpata-dantza (2015)
Antzuola: trokeo-dantzak (2015)
Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)
Luzaide: Bolant-dantzak (2016)
Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)
Nesken parte hartzea Santa Agedatan
Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)
Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)
Itziar: Gazteen aurreskua (2016)
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)
Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)
Iurreta: dantzari-dantza (2018)
Goizueta: zahagi-dantza (2019)
Beasain: umeen aurreskua (2019)
Berriz: dantzari-dantza (2019)
Markina: karmenetako aurreskua (2020)
Abaltzisketa: Txantxoak (2022)
Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)
Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)
Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)
Atzerrian:
Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza
Genero rolak hankaz gora tangoan
Generoa dantzan: lehengo kontuak:
Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Aitor Sorazu on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
- Harkaitz Urreta on Alazne Sarrigoitia: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" 2019/07/17
- Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak 2017/10/20
- Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna 2017/07/26
- Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Patxi Montero on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11
- Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11