Dokumentuaren akzioak
"Dantzaria dantzari da, emakumea edo gizona izan baino lehen"
Joana Etxartek, Marylin Rekaltek eta Joana Hokik maskaradetan eta pastoraletan bizi izan dituzten sentsazio eta sentimenduak azaldu dituzte Mauleko zinka ostatuan martxoren 8an. Euskal irratietan jaso dituzte mahai inguruan jasotako zenbait adierazpen. Pastoraletan, emakumeak albo batean eta bigarren paperean agertzen direla argi ikusten dute eta horri buelta ematea aldarrikatzen dute, emakumeak bazterretik lehen planora ekartzeko beharra. Dantzan, berriz, mutil eta neska eskemak apurtu behar dela diote.
"Konprenitu ahal dut txakurren lekua, baina emazteen lekua ez dut konprenitzen", Joana Etxartek dio pastoraletan leku jakin batzuk sortzen direla emakumeentzat, mugatuak. Eremu zehatz horietan ager daitezke emazteak, baina ez beste nonbait. Nabarmendu du historia androzentristak kontatzen direla gehienetan, gizon baten biografia azaldu ohi da eta agertuko dira ama, emaztea edo alaba, baina esklusibotasuna gizonarena da.
Marylin Rekaltek aitortzen du emakumeek dantzan badutela leku bat, baina puntu nagusi edo ederrenak gizonentzako eginak direla iruditzen zaio. Gizonen indarra eta azkartasuna apreziatzen dira, baina emakumeren batek abilezia horiek erakutsi izan dituenean, ez duela eder dantzatzen entzun izan da publikoan, mutikoen gisa dantzatzen baitu eta ez modu goxo eta femeninoan, "Onar dezagun emazte batek dantza indartsuak ematea ederra dela. Kontuan hartu dantzaria dantzari dela, emakumea edo gizona izan baino lehen".
Gizarteko beste esparruetan bezala, plazako jokoetan ere gizonei rol batzuk atxikitzen zaizkiet eta emakumeei beste batzuk. Joana Hokik dio maskaradetan ere badagoela zeregina, batez ere beltzeriari dagokionez. Mutiko batek beti lekua izango du beltzerian, baina neska bati beltzen taldean irteteko ezaugarri asko eskatuko zaizkio.
Informazioa: Zer edo non da emazten leküa plazako joküetan (Euskal Irratiak, 2019-03-14)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kattalin Agerre
Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.
Emakumeak dantzan: gertatzen ari da
Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)
Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)
Durango: dantzari-dantza (2015)
Lasarte (2011), Arizkun (2011)
Villabuena (2013), Pasaia (2015)
Ermua (2015), Barakaldo (2015)
Zumarraga: ezpata-dantza (2015)
Antzuola: trokeo-dantzak (2015)
Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)
Luzaide: Bolant-dantzak (2016)
Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)
Nesken parte hartzea Santa Agedatan
Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)
Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)
Itziar: Gazteen aurreskua (2016)
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)
Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)
Iurreta: dantzari-dantza (2018)
Goizueta: zahagi-dantza (2019)
Beasain: umeen aurreskua (2019)
Berriz: dantzari-dantza (2019)
Markina: karmenetako aurreskua (2020)
Abaltzisketa: Txantxoak (2022)
Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)
Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)
Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)
Atzerrian:
Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza
Genero rolak hankaz gora tangoan
Generoa dantzan: lehengo kontuak:
Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Aitor Sorazu on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
- Harkaitz Urreta on Alazne Sarrigoitia: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" 2019/07/17
- Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak 2017/10/20
- Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna 2017/07/26
- Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Patxi Montero on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11
- Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11