Dokumentuaren akzioak
Frantziako Charles IX.ak euskal neskak 1565ean dantzan ikusi zituenekoa
Hamar urte zituen Frantziako errege izendatu zutenean. Hamabost urte zituela, amak, agindu zion bere erreinua ezagutu behar zuela, eta bi urte iraun zuen bidaia luzera bidali zuen. Milaka lagunek osatutako gorteak inguratuta iritsi zen Euskal Herrira Charles IX, 1565ean. Ikusitakoen artean, atentzioa eman zioten itsaso ondotik Donibane Lohitzunen emandako paseoetan “euskal estiloan” dantzatzen zuten neskek. Izan ere, bidaia osoaren kronika idatziz jaso eta gorde da.
Baionan eta Donibane Lohitzunen egin zituen egonaldi nagusiak 1565eko maiatzetik uztailera. Biarritz eta Bidaxune ere bisitatu zituen. Dokumentuan ere aipatzen da Katalina Medicik, Hernani, Tolosa eta Seguran barna egindako bidea, bere semea bisitatzeko.
Abel Iouanek, erregearen kronistak, bidaia haren egunerokoa idatzi zuen. 1565eko uztailaren 19ko kronikak hala dio:
"... veoir dancer les filles 'a la mode de Basque, qui font toutes tondues, celles qui ne sont point mariees, & ont toutes chacun un tabourin, faict en maniere de Crible, aquel y a sorce sonnettes & dansent une dance qu'ilz appellent les Canadelles, & l'autre le Bendel."
Itzulpen zehatza izan gabe ere, halaxe litzateke euskaraz:
"neskak euskal estiloan dantzan ikusten atsegin hartu zuen, ilea arras moztuta izan ohi zuten ezkongabeek, eta zintzarri-hotsa ateratzen zuen bahe formako pandero* banarekin, Canadelle izeneko dantza egiten zuten, eta Bendel izeneko beste bat". *tabourin
Aipatzen diren dantzak, Canadelle eta Bendel, ez zaizkigu gaur arte iritsi, eta momentuz, ez dugu haiei buruzko bestelako erreferentziarik.
Charles IX.ak Frantzian zehar bi urtez egindako bidaiari buruz Abel Iouanek idatzitako kronika osoa eta aipu zehatza hemen ikus daitezke.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kattalin Agerre
Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.
Emakumeak dantzan: gertatzen ari da
Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)
Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)
Durango: dantzari-dantza (2015)
Lasarte (2011), Arizkun (2011)
Villabuena (2013), Pasaia (2015)
Ermua (2015), Barakaldo (2015)
Zumarraga: ezpata-dantza (2015)
Antzuola: trokeo-dantzak (2015)
Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)
Luzaide: Bolant-dantzak (2016)
Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)
Nesken parte hartzea Santa Agedatan
Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)
Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)
Itziar: Gazteen aurreskua (2016)
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)
Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)
Iurreta: dantzari-dantza (2018)
Goizueta: zahagi-dantza (2019)
Beasain: umeen aurreskua (2019)
Berriz: dantzari-dantza (2019)
Markina: karmenetako aurreskua (2020)
Abaltzisketa: Txantxoak (2022)
Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)
Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)
Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)
Atzerrian:
Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza
Genero rolak hankaz gora tangoan
Generoa dantzan: lehengo kontuak:
Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Aitor Sorazu on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
- Harkaitz Urreta on Alazne Sarrigoitia: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" 2019/07/17
- Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak 2017/10/20
- Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna 2017/07/26
- Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Patxi Montero on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11
- Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11