Dokumentuaren akzioak
Berrizko emakumeen parte hartzea dantza tradizionalean
Historikoki, Berriz herri dantzaria izan da eta dantzarekiko zaletasun handia dago gure herrian; antolatzen diren dantza saio, jaialdi, ekitaldi etabarretan jendea beti hurbiltzen da. Auzoetako jaietan ere dantza saioek euren lekua daukate eta zer esanik ez San Pedro eta Santa Isabel jaietan, dantza saioek garrantzi eta ikusmira handia dute.
Dantza zaletasun horretan, eta dantza ekitaldi horietan guztietan, zein da emakumearen papera? Zein izan da historikoki? Emakumeek, gizonek bezala parte hartzen dute Euskal Dantzan? Zer da tradizioa?
Galdera hauei erantzunez, Berrizen sortu da eztabaida. Emakumeen presentzia bermatuta al dago gure dantza saioetan?
Esan beharra dago, galdera hauek eta eztabaida hauek herriko jendearen artean sortu zela eta horri erantzun nahian, Udalak, herriko dantza taldeak, herriko partaideak, zinegotziak eta teknikariak martxan jarri zituen eta hainbat batzar egin ziren.
Lantalde honetan eta prozesu honetan atera ziren ondorioak honako hauek izan ziren:
Udalak, erakunde publikoa den heinean, emakumeen presentzia bermatu behar du gizarteko arlo publikoan eta ezin du ekintzarik antolatu, non, emakume izateagatik, hau kanpoan utzi dezakeenik.
Dantza tradizionalaren kasuan eta Berrizko jaietako dantza formatuan batez ere, gaur egun emakumeek ez dute parte hartzen.
Hau kontutan izanik, Berrizko Udalak, emakumeen presentzia bermatu eta bultzatu egin behar du dantza tradizionalean eta jaietako dantza ekitaldietan.
Gaia jorratu ostean eta hainbat hausnarketa egin eta gero, Berrizko Udalak honako hau adostu zuen, lantalde eragilearekin, Berrizko dantza tradizionalaren inguruan:
- San Pedro eta Santa Isabel jaietarako dantza deialdia Berrizko dantzariei zabalduko zaie, sexu bereizketarik egin barik.
- Emakume dantzaririk aurkeztu ezkero, beste edozein dantzari bezalako eskubidea izango du dantzan egiteko.
- Egoera zibila ez da kontutan hartuko San Pedro eta Santa Isabel jaietan aukeratua izateko eta dantzan egin ahal izateko.
- Kontutan hartuko da urtean zehar ermitarik ermita eta/edo plazarik plaza ibili izana San Pedro eta Santa Isabel jaietako dantzetan parte hartzeko.
- Dantza formatua, orain arte egindakoa mantenduko da, hau da: dantzari dantza, soka dantza edo erregelak, trikitixa eta biribilketa.
- Berrizko Udalak proposamena zabaltzen die herriko dantza talde biei (Iremiñe dantza taldea eta San Lorentzo dantza taldea), euren barne egituran hausnarketa bat zabaltzera; bai neska zein mutilak onartzera eta dantza tradizionalak irakastera gaur egun ezagutzen ditugun “mutilen dantzak” eta “nesken dantzak” bereizi gabe. Udalak, honen alde egiten diren ekintzak bultzatuko ditu.
- Urtean zehar, Berrizen egiten diren dantza ekitaldi eta saioetan (ermitak, umeen euskal jaiak, bestelako ekitaldietan…) neska-mutilek edozein dantza egin ahal izango dute.
- Dantzarien aukeraketa prozesuan parte hartuko duten kideak Iremiñeko ordezkari bat, San Lorentzoko ordezkari bat, herriko txistularia eta udaleko ordezkari bat, idazkari lanak egiten, izango dira.
Berrizko Udala
Berrizko jai batzordea
Iremiñe Dantza Taldea
San Lorentzo Dantza Taldea
Herritarrak
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kattalin Agerre
Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.
Emakumeak dantzan: gertatzen ari da
Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)
Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)
Durango: dantzari-dantza (2015)
Lasarte (2011), Arizkun (2011)
Villabuena (2013), Pasaia (2015)
Ermua (2015), Barakaldo (2015)
Zumarraga: ezpata-dantza (2015)
Antzuola: trokeo-dantzak (2015)
Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)
Luzaide: Bolant-dantzak (2016)
Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)
Nesken parte hartzea Santa Agedatan
Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)
Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)
Itziar: Gazteen aurreskua (2016)
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)
Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)
Iurreta: dantzari-dantza (2018)
Goizueta: zahagi-dantza (2019)
Beasain: umeen aurreskua (2019)
Berriz: dantzari-dantza (2019)
Markina: karmenetako aurreskua (2020)
Abaltzisketa: Txantxoak (2022)
Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)
Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)
Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)
Atzerrian:
Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza
Genero rolak hankaz gora tangoan
Generoa dantzan: lehengo kontuak:
Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Aitor Sorazu on Baltasar emakumea izan zenekoa
- Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte
- Harkaitz Urreta on Alazne Sarrigoitia: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" 2019/07/17
- Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak 2017/10/20
- Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna 2017/07/26
- Oier Araolaza on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Patxi Montero on Gora egin du mutilek ez dantzatzeko presio sozialak? 2017/06/15
- Oier Araolaza on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11
- Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko 2017/09/11