Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Onna-bugeishen oinordekoak gara emakume ezpata-dantzariak

Dokumentuaren akzioak

Onna-bugeishen oinordekoak gara emakume ezpata-dantzariak

2017/06/20 09:30

Gehienetan itzalean ezkutatu dizkigute, baina emakume samuraiak ere izan ziren. Ezpata hil ala biziko borrokan dantzatzen zuten emakumeak. Samuraien borroka moldea, trajikoa bezain estetikoa zen, Kenshibuak irudikatzen duen moduan. Izan ere, musika tradizionala eta poesiaz jantzita, samuraien ezpata mugimenduak oinarri dituen dantza da Kenshibua. 

Emakume samuraia 3

Samuraien pelikula, serie edo liburuetan, kultura feudala erakusten da, gizonezkoen maskulinitatearen gehiegizko erakustaldiak oinarri dituena eta emakumea bazter batean edo eszena atzean ageri dena. Emakume gerlariak oso lan gutxitan erakusten dizkigute, baina ezin esan existitu ez zirenik.

Onna bugeisha izena ematen zaie emakume samuraiei. Japon feudalean, gerran aritu ziren emakumeak dira, samuraien emazteak, alabak edota arrebak. Gerra garaian, familia, etxea eta ohorea babesteko armak erabiltzen ikasi behar izan zuten. Jingu enperatriza da ezagutzen den emakume samurai zaharrena. 200. urtean Korearen inbasio bat gidatu zuen, gerran hil zen senarraren lekua hartu behar izan baitzuen. Onna bugeishak naginata, kaiken edota jutsu artearen teknika erabiltzen ikasi zuten gudan. Emakume hauek gerran entrenatu ziren gizon borrokalaririk gabeko komunitateak babesteko.

Emakume samuraia 2

Onna bugeisha-en etika, samuraien ustezko etika bezain itxia zen. Nakano Takeko-k, Japoniako armada inperialaren aurka borrokan ari zela, bularrean tiro bat jaso zuen. Ikusita berehala hilko zela, bera ahizpa Yuko-ri burua mozteko eskatu zion. Horrela aurkariek ez baitzuten bereganatuko eta lurperatu egingo zuketen. Hokai tenplura eraman eta haritz baten azpian lurperatu zuten.

Tomoe Gozen ere, emakume samuraia dugu. Hekei ipuinaren arabera, "bereziki ederra zen baina baita arkulari trebea ere eta ezpatari gisa mila gerlariren pareko balioa zuen, deabruari edo jainkoari aurre egiteko prest, zaldian edo oinez".

Emakume samuraia 1

Emakume samuraiak

Iruditeria mitikoak genero estereotipoak indartzeko joera du errealitatea desitxuratuz. Gaur egun badakigu Estatu Batuetan gerra zibilean ehunka emakumek parte hartu zutela soldadu jantzita, baina filmetan ez dituzu ikusiko. Samurai borrokalari japoniarren inguruan egindako filmetan eta marrazkietan ere mundu maskulinoa irudikatzen da, emakume samuraiak inoiz izan ez balira moduan. Baina izan ziren, bai, emakume samuraiak izan ziren.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Abaltzisketa: Txantxoak (2022)

Donibane Lohizune: Donibaneko aurreskua (2022)

Lekeitio: Kaxarranka (2022)

Ordizia: Santanazaleen aurreskua (2022)

Markina: ezpata-dantza (2022)

Uztaritze: Kaskarotak (2023)

Otsagabia: Muskildako Amaren dantzak (2023)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)