Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Marie Annick Jauri: "Ondoko belaunaldiek beltzerian sartzea amesten dute"

Dokumentuaren akzioak

Marie Annick Jauri: "Ondoko belaunaldiek beltzerian sartzea amesten dute"

2020/05/12 09:00
Marie Annick Jauri: "Ondoko belaunaldiek beltzerian sartzea amesten dute"

Marie Annick Jauri. Argazkia: Joanes Etxeberria.

Buhame papera bete du aurtengo maskaradetan Marie Annick Jaurik (Altzürükü, 1992). Nahi baino maskarada gutxiago eman dituzte pandemiaren ondorioz, baina aurretikako lanak maskaradetan emakumeek duten eta beharko luketen lekuaz gogoeta egiteko balio izan dio. Aurtengoan oraindik pertsonaia nagusien rola ez zaie emakumeei eman, baina horretarako garaia heldu dela konbentzituta dago Jauri. Hala dio, Ipar Euskal Herriko Hitzan egin dioten elkarrizketan.

Altzürüküko maskaradak 2020 buhameak
Buhameak, maskaradak, Altzürükü, 2020-02-09. Argazkia: Amaiur Aristi- Dantzan CC-BY-SA

Emakumeek zergaitik ez?

Maskaradak antolatzeko lehen bileran Jaurik aipatu zuen neskatilak izatea beltzerian (buhame eta kauteretan) eta horrela hasi ziren kargu handiak emakumeek betetzeko aukeraz hitz egiten. Argi ikusten du emakume zein gizonek antzeztu ditzaketela rol horiek, “Ene ustez, beltzeria antzerkia da; beti trebatzen gara dantzan, tipitik dantza lantzen dugu, baina antzerkia ez. Antzerkian on izateko, ez da zerutik jiten ere, behar da ikasi eta menperatu. Eta hori, ene ustez, ez da emazte edo gizon istoria bat”.

Ideia hori adierazi nahi izan du kide eta herritarren artean, baina aurretik datozen ohiturek pisu handia dutela dio. Hala ere, laster emango dela pausua uste du, “Duela berrogei urte, adibidez, ez zen neskatilarik dantzan ari; orain, normal atzematen dugu. Nik uste dut ondoko maskaradetan neskatila edo emazteak izanen direla kargu inportanteetan”.

Altzürüküko maskaradak 2020 buhameak
Buhameak, maskaradak, Altzürükü, 2020-02-09. Argazkia: Amaiur Aristi- Dantzan CC-BY-SA

Gaia mahai gainean

Gustura dago Jauri gaia mahai gainera atera dutelako. Denetariko iritziak jaso ditu, “Entzun dut emazteek ez zutela porkeriarik erraten ahal plaza batean, ez baita eder, ez baita irrigarri. Bada holakorik jendeen buruetan oraino ere”. Azken urteetan emakumeei plazan lekua emateko pertsonaia berriak sortu dira, baina Jaurik ez du horren beharrik ikusten, “Domaia atzematen dut ere azken urteetan emazteari leku egiteko beti sorkuntza bat behar dela, zerbait berri; Belagileak (Urdiñarbeko maskaradan) edo Sohütako Buhaminak… Beti berrikuntzan da emazteen lekua egiten, eta sekula kargu tradizionaletan, mementoko ez. Sorkuntzak ontsa dira, baina, ene ustez, behar da zerbait elkarrekin egin, berdintasunean”.

Kideen artean ere izan da eztabaida, “neskatila batzuek erran didate ez dutela batere beren burua ikusten kargu horietan, baina hori katea istorioa da, ez gizon edo emazte istorioa. Mutiko batzuek ere erran didate ontsa ikusten dutela neska hau edo hura Kabana edo Buhame Jaun. Zerbait sortu du”. Egungo gazteek zalantzak badituzte ere, "ondoko belaunaldiek beltzerian sartzea amesten dute". Haurrekin ere aipatu du gaia, "ikusten genituelarik neskatila tipiak oro dantzan ari, eta, gero, beltzekin, bata bestearen gainetik jauzika lurrean”.

Altzürüküko maskaradak 2020 buhame neskatoak
Buhame neskatoak, maskaradak, Altzürükü, 2020-02-09. Argazkia: Amaiur Aristi- Dantzan CC-BY-SA

 Elkarrizketa: “Uste dut emazteak izanen direla kargu inportanteetan” (Ipar Euskal Herriko Hitza, 2020-05-08)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)