Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kattalin Agerre Frantziako Charles IX.ak euskal neskak 1565ean dantzan ikusi zituenekoa

Dokumentuaren akzioak

Frantziako Charles IX.ak euskal neskak 1565ean dantzan ikusi zituenekoa

2016/11/24 08:15
Frantziako Charles IX.ak euskal neskak 1565ean dantzan ikusi zituenekoa

Charles IX.aren eta Katalina Mediciren bidaiaren irudia.

Hamar urte zituen Frantziako errege izendatu zutenean. Hamabost urte zituela, amak, agindu zion bere erreinua ezagutu behar zuela, eta bi urte iraun zuen bidaia luzera bidali zuen. Milaka lagunek osatutako gorteak inguratuta iritsi zen Euskal Herrira Charles IX, 1565ean. Ikusitakoen artean, atentzioa eman zioten itsaso ondotik Donibane Lohitzunen emandako paseoetan “euskal estiloan” dantzatzen zuten neskek. Izan ere, bidaia osoaren kronika idatziz jaso eta gorde da.

Charles IX.a. François Clouetek margotuta. Argazkia: Wikipedia
Charles IX.a. François Clouetek margotuta. Argazkia: Wikipedia
Baionan eta Donibane Lohitzunen egin zituen egonaldi nagusiak 1565eko maiatzetik uztailera. Biarritz eta Bidaxune ere bisitatu zituen. Dokumentuan ere aipatzen da Katalina Medicik, Hernani, Tolosa eta Seguran barna egindako bidea, bere semea bisitatzeko. 

Abel Iouanek, erregearen kronistak, bidaia haren egunerokoa idatzi zuen. 1565eko uztailaren 19ko kronikak hala dio: 

"... veoir dancer les filles 'a la mode de Basque, qui font toutes tondues, celles qui ne sont point mariees, & ont toutes chacun un tabourin, faict en maniere de Crible, aquel y a sorce sonnettes & dansent une dance qu'ilz appellent les Canadelles, & l'autre le Bendel."

Itzulpen zehatza izan gabe ere, halaxe litzateke euskaraz:

"neskak euskal estiloan dantzan ikusten atsegin hartu zuen, ilea arras moztuta izan ohi zuten ezkongabeek, eta zintzarri-hotsa ateratzen zuen bahe formako pandero* banarekin, Canadelle izeneko dantza egiten zuten, eta Bendel izeneko beste bat". *tabourin

 

Charles IX.ak emakumeak dantzan ikusi zituenekoa 1565
Charles IX.ak emakumeak dantzan ikusi zituenekoa 1565. Abel Iouanen kronika

Aipatzen diren dantzak, Canadelle eta Bendel, ez zaizkigu gaur arte iritsi, eta momentuz, ez dugu haiei buruzko bestelako erreferentziarik. 

Charles IX.ak Frantzian zehar bi urtez egindako bidaiari buruz Abel Iouanek idatzitako kronika osoa eta aipu zehatza hemen ikus daitezke.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kattalin Agerre

Kattalin Agerre

Urratsez urrats. Dantzaz dantza. Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik. Kattaliñaño nauzu, Agerreko alaba. Ez nauzu gehiago Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

Emakumeak dantzan: gertatzen ari da

Legazpi: ezpata-dantza (1915-2015)

Deba: San Roke dantzan (1967, 2013)

Durango: dantzari-dantza (2015)

Lasarte (2011), Arizkun (2011)

Villabuena (2013), Pasaia (2015)

Ermua (2015), Barakaldo (2015)

Zumarraga: ezpata-dantza (2015)

Bera: makila-dantzak (2015)

Leitza: ezpata-dantza (2015)

Durango: San Fausto (2015)

Antzuola: trokeo-dantzak (2015)

Ermua: dantzari-dantza (2015)

Unanu: mamuxarroak (2016)

Goizaldi: Gipuzkoako dantzak (2016)

Luzaide: Bolant-dantzak (2016)

Ajangiz: dantzari izandakoei omenaldia (2016)

Nesken parte hartzea Santa Agedatan

Berriz: emakumeak dantzari-dantzan parte hartzeko (2016)

Antzuola: Mairuaren Alardeko trokeo-dantzak (2016)

Itziar: Gazteen aurreskua (2016)

Aizarna: Aurreskua (2016)

Elgoibar: Soka-dantza (2016)

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna (2016)

Luzaide: Jauziak (2017)

Lezo: Soka-dantza (2017)

Zaldibar: Dantzari-dantza (2017)

Iurreta: dantzari-dantza (2018)

Aduna: axeri-dantza (2018)

Goizueta: zahagi-dantza (2019)

Beasain: umeen aurreskua (2019)

Berriz: dantzari-dantza (2019)

Lesaka: ezpata-dantza (2019)

Lizartza: dantza-soka (2019)

Monteagudo: paloteadoa (2019)

Markina: saragi-dantza (2020)

Markina: karmenetako aurreskua (2020)

Atzerrian:

Neska-mutil kurduak: gerra eta dantza

Genero rolak hankaz gora tangoan

Boise: Oñatiko dantzak (2019)

Generoa dantzan: lehengo kontuak:

Behin batez yoan ninduzun

Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

Balletaren maskulinitatea

Potxuak, Idahon aurreskua dantzatzen zuten emakumeak

Orio: aurreskua (1942)

Añorga: aurreskua (1944)