Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Dantzariak Iker Murillo
Iker Murillo

Iker Murillo (Pasaia, 1978)

Bejart Ballet Laussaneko dantzaria

Dantza tradizionalean hasi zen, baina, hamabi urterekin, prestaketa klasikoa hasi zuen, Mentxu Medelekin. Gipuzkoako Foru Aldundiko bekari esker, hamasei urterekin Madrilera joan zen, ikasketak Carmen Rocheren Eskolan egiteko. Bi urte geroago, prestaketa Stuttgarten segitzeko aukera eduki zuen, John Crankoren Eskolan. Alemanian, Saarbruüken-eko Operako Baletean hasi zuen ibilbide profesionala eta bertan aritu zen 1997-2001 bitartean. 2001etik Zurich-eko Operako Baletako dantzaria da, Heinz Spöerli-ren zuzendaritzapean. 2002an "Balletanz" aldizkariak Talentu Gazte izendatu zuen eta 2008an Gipuzkoako Errebelazio Saria jaso du. 2008-2009 denboraldia Dantzari Nagusi izendatu dute. 2010 eta 2012 bitartean Basel Ballet konpainia aritu da bakarlari moduan, eta 2012ko irailetik Bejart Ballet Laussaneko dantzaria da.

Azken urratsak