Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iratxe de Arantzibia Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. Gala

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. Gala

2016/04/28 09:00

Dantzaren Hilabetearen bukaerako ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da. Maiatzaren 1ean, igandea, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. Gala ospatzen da (19,30ean), Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatua Donostia Kulturarekin lankidetzan. Bere hogeigarren edizioan, ekitaldiak dantza estilo ezberdinak erakutsi nahi ditu. Hori dela eta, ikusleek ikuskizun heterogeneoez gozatu ahal izango dute: klasiko, neoklasiko, dantza garaikidea eta euskal dantza. 2008tik, Dantzaren Nazioarteko Egunearen Gala Donostiako Victoria Eugenia Antzokian ospatzen da. Dantzaren Hilabeteari amaiera bikaina eman nahirik, ekitaldi hau, Irungo Amaia Antzokian (1997-2001), Tolosako Leidor Antzokian (2001-2004 eta 2007), Andoaingo Bastero Kultugunean (2005) eta Donostiako Kursaal Auditorioan (2006) ospatu izan da.

Lau Errebelazio Sarik parte hartuko dute ikuskizunean: Hodei Iriarte (Prague Chamber Balleteko dantzari bakarlaria eta 2016’ko Errebelazio Saria), Ion Agirretxe (Flandeseko Errege Balleteko dantzaria eta 2013’ko Errebelazio Saria), Jon Vallejo (Dresdeko Balleteko dantzari bakarlaria eta 2010’ko Errebelazio Saria) eta Iker Murillo (Uniqart Dance Company-aren zuzendari artistikoa eta dantzaria, eta 2008’ko Errebelazio Saria).

Hodei Iriarte, 2016ko Errebelazio sariagatik, ilusionaturik eta pozak txoratzen aurkitzen da. Profesional moduan etxean egingo duen bere lehen jardunean, Qualia 22 estreinatuko du, Ziga Jerez koreografoak beretzat espresuki sortutako pieza. Ion Agirretxek, joan zen denboraldian profesional mailako bere ametsa bete zuen Don Quijoten paper nagusian debuta egin zuenean. Horregatik aukeratu du, dantzari donostiarrak, Petiparen klasikoko “pas de deux” bat bere bikote eta emaztea den Cristina Casarekin (Flandesko Errege Balleteko bakarlaria) dantzatzeko. Azken hau, Compañía Nacional de Danzak gonbidatua, Don Quijoten emakume protagonistaren papera dantzatzen aritu da. Agirretxe–Casa bikoteak Claroscuro pieza neoklasikoa eskainiko du euren bigarren ekitaldian, Altea Nuñez koreografo gisa izan duena. Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. Galan Uniqart konpainiaren etxeko aurkezpena nabarmendu beharra dago, Iker Murillo pasaitarra zuzendari artistikoa eta Vitali Safronkine errusiarra koreografoa buru dituena. Uniqart Dance Companyk (UDC) eskainiko duen pieza Moving resonance da. Dantzako izar hauen zerrenda Jon Vallejo donostiarrak osatuko du. Berak gonbidatu ditu Bubenícek anaiak Le souffle de l'Esprit obra dantzatzeko. Pieza hau nazioarteko agertoki garrantzitsuenetan aurkeztua izan da; Moskun, San Petersburgon, Japonian, Ukrainan, Italian, Txekiar Errepublikan, Alemanian eta Suitzan besteak beste.Azpimarratzekoa da Jirí Bubenícek, 2016ko Urte Berri egunean Vienan ohikoa den kontzertura gonbidatutako koreografoa izan dela. Luxuzko itxiera Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. Galarako.

Galan bilduko dira, besteak beste, Dantzaz Konpainia, Aukeran Dantza Konpainia eta Madrilgo Ganbara-Balleta; eta Juan Carlos Santamaría donostiarrak (2012’ko Dedikazio Saria) zuzendari duen Gaztela eta Leongo Profesionalen Dantza Eskolako ikasleak (Burgos-Valladolid), eta Carmina Ocañaren eta Pablo Savoyeren Dantza Estudiotik (Madril), Gasteizko Jose Uruñuela Dantza Kontserbatoriotik etorritako dantza ikasleak. Emanaldi honekin, ikusleriak dantzarien eta konpainia profesionalen lan txukunarekin gozatuko du, eta denek, beraien parte hartzearekin, Dantzaren Nazioarteko Eguna eta diziplina artistiko eder hau omenduko dute.

XX. Dantzaren Nazioarteko Eguneko Galarako sarrerak Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko lehiatilan daude salgai, hala donostiakultura.com/sarrerak webgunean, 6, 10 eta 12 eurotan.

Ikuskizunari buruzko datuak

  • Ikuskizuna: Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. Gala.
  • Antolatzailea: Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea.
  • Dantzariak eta konpainiak: Jon Vallejo (2010’ko Errebelazio Saria), Jirí Bubenícek eta Otto Bubenícek/ Uniqart Dance Company (koreografoa: Vitali Safronkine, zuzendari artistikoa: Iker Murillo, 2008’ko Errebelazio Saria)/ Ion Agirretxe (2013’ko Errebelazio Saria) eta Cristina Casa (Flandeseko Errege Balleta)/ Hodei Iriarte (2016’ko Errebelazio Saria)/ Dantzaz/ Aukeran Dantza Konpainia/ Carmina Ocañaren eta Pablo Savoyeren Dantza Estudioa/ Ballet de Cámara de Madrid / Gaztela eta Leongo Profesionalen Dantza Eskola/ Gasteizko ‘José Uruñuela’ Dantza Kontserbatorioa.
  • Lanak (1. Zatia): Agurra, Beltxargen aintzira”(hirutarako pausua), Ikerketa, Intxaur–Hauskailua (binakako pausua), Gizon haiek eta On Kixote. Pas de deux.
  • Lanak (2. Zatia): Qualia 22, Recuerdos del mañana, Strings, Claroscuro, Leihoa (pas de trois), Moving resonance eta Le souffle de l'Esprit.
  • Lekua eta eguna: Victoria Eugenia Antzokia. Maiatzaren 1ean, 19,30ean.
  • Sarrerak: 6, 10, eta 12 euro.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Iratxe de Arantzibia

Iratxe de Arantzibia

Dantza kazetaria, kritikalaria eta prentsa arduraduna