Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iratxe de Arantzibia Lucia Lakarra eta Iker Murillo, Gure Ametsaren protagonistak

Dokumentuaren akzioak

Lucia Lakarra eta Iker Murillo, Gure Ametsaren protagonistak

Lucia Lakarra eta Iker Murillo, Gure Ametsaren protagonistak

Lucia Lakarra eta Iker Murillo Vitali Safronkineren koreagrafia duen ‘Dans le même souffle’ entseatzen.

Dantzatzea Lucia Lakarra eta Iker Murillo artista gipuzkoarrek errealitatea bihurtu zuten ametsa da. Nijinsky Saria, Benois de la Danse Saria –balletaren Oscarra-,
eta Dantza Sari Nazionala, Lucia Lakarra dantzaren arloan bikaintasuna lortzeko Zumaitik atera zen, Hamarkadako Dantzariaren izendapena lortuz. Iker Murillok, bere aldetik, Pasaiatik alde egin zuen Europako konpainia garrantzitsuetan lehen mailako dantzaria izatearen ametsa gauzatzeko, Gipuzkoako errebelazio sariaren errekonozimendua lortuz.

Lucia eta Ikerren arteko elkartze artistikoak, Vitali Safronkine koreografo errusiarrarekin batera, amets berri bat sortu du: Gure Ametsa Dantzaldia. Ikuskizuna Kursaal Auditorioan apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean, ospatuko da. Dantzaldiak bi ordutako iraupena, bi zati eta hamaika pieza izango ditu.

Milaneko Scala eta Víctor Ullate Ballet ospetsuetako dantzari nagusiekin batera, Lucia eta Ikerrek kalitatez eta lan berriz betetako ekitaldi profesionala zuzentzen dute dantzazaleen gozamenerako. Dantza beraien haurtzaroko ametsa izan zen, eta orain gipuzkoarrei egin nahi dioten oparia. Zalantzarik gabe, ospakizun aparta Dantzaren Nazioarteko Egunerako.

Gure Ametsa Dantzaldirako sarrerak antzokiko lehiatilan salgai daude eta Kursalaren Interneteko sarreren salmenta zerbitzuan. Sarreren salneurriak 15-39 € bitartekoa da.

Lucia Lacarra eta Iker Murillo
Lucia Lacarra eta Iker Murillo Vitali Safronkineren koreagrafia duen Dans le même souffle antzezten.

Lucia eta Iker, nazioarteko bi gipuzkoar

Atzerrian arrakasta izateko sorterria uzteak bizipen, izateko era eta bizitza ikusteko modu berri bat eraiki du bi dantzariengan. Honek, Lucia Lakarra eta Iker Murillo artistak elkartzen ditu. Gure Ametsa Dantzaldiak nazioarte mailako gipuzkoar arrakastatsu hauen bilketa artistikoa ekartzen du, Vitali Safronkine koreografo eta dantzariaren ekarpen baliotsuak goratuz.

Arte eta sormeneko triangelu honek –Lakarra, Murillo eta Safronkine- ikuskizunari hasiera emango dio Reminiscence hirukotearekin, koreografo errusiarrak sortua. Gainera dantzari pasaitarra eta Safronkinek, azken honek ekoiztutako Continuo dantzatuko dute. Lehenengo zatia dantzari zumaiarrak Cristian Oliverirekin dantzatutako Sola (Victor Ullatek koreografiatuta) piezarekin bukatuko da.

Mozart-en musikarekin bat, artista gipuzkoarrek osatutako bikoteak Dans le même soufflé pauso ederra eskainiko dute bigarren zatiaren hasieran, Safronkinek koreografiatuta. Lacarrak Josué Ullate lehen dantzariarekin dantzatuko duen Burka (Eduardo Laok koreografiatua) piezarekin bere parte hartzea modu bikain batean bukatuko du.

Murillo-Safronkine bikoteak dantzatutako Matching Thoughts piezak (bi pertsonen arteko loturaren inguruko duo maskulinoa) aparteko dantzaldi honi amaiera emango dio.

Vittoria Valerio eta Claudio Coviello
Vittoria Valerio eta Claudio Coviello (Milaneko Teatro alla Scala), ‘Giselle’ balletan antzezten.

Luxuzko gonbidatuak

Alla Scala Milango Antzoki ospetsutik, Vittoria Valerio solistak eta Claudio Coviello dantzariak Genzano Loreen Jaialdiko (lehen atala) eta Giselleko (bigarren atala) pausoak eskainiko dituzte.

Víctor Ullate Balletak Gure Ametsa Dantzaldian ordezkaritza garrantzitsua izango du: Josue Ullate, Elena Dieguez, Cristian Oliveri eta Oscar Comesaña. Ikuskizuna zumaiar dantzariaren alboan ixteaz gain, lehenengo partean Josue Ullatek bere aitak sortutako Quiebro soloa interpretatuko du. Aurrez, Elena Dieguez eta Oscar Comesaña Eduardo Lao-ren The crossing dantzatuko dute (lehen atala). Cristian Oliveri-k eta Elena Dieguez-ek osatutako bikoteak bigarren ekitaldian Vitali Safronkine-ren Concerto koreografia antzeztuko dute.

Dantzaldiari buruzko datuak

  • Ekitaldia: Gure Ametsa Dantzaldia.
  • Zuzendari artistikoa: Lucia Lacarra eta Iker Murillo.
  • Koreografoa: Vitali Safronkine.
  • Dantzariak: Lucia Lacarra, Iker Murillo eta Vitali Safronkine (Nazioarteko Dantzari Nagusiak)/ Vittoria Valerio (Milaneko Teatro alla Scala Dantzari Bakarlaria) eta Claudio Coviello (Milaneko Teatro alla Scala Dantzari Nagusia)/Josue Ullate, Elena Dieguez, Cristian Oliveri eta Oscar Comesaña (Victor Ullate Balleta).
  • Programa:

1. Zati: Reminiscence, Festival de las flores en Genzano, The Crossing, Continuo, Quiebro, Sola.
2. Zati: Dans le même soufflé, Concerto, Giselle, Burka, Matching Thoughts.

  • Lekua eta eguna: Kursaal Auditorioa, apirilak 29an, 19:00etan.
  • Sarrerak: 15-39 euro.

Biografia laburrak

Lucia Lakarra
Lucia LakarraLucia Lakarra Zumaian (Gipuzkoa) jaio zen eta bere heziketa Mentxu Medelen eskutik “Thalia” dantza estudioan eta Victor Ullateren Eskolan jaso zuen. Debuta egin zuen konpainia izan zen hau. Dantzari nagusiko kategoriara heldu zen Roland Petit-ek zuzendutako Marseillako Balletean (1994-1997), gero San Franciskoko Balletaren izar nagusi bilakatu zen (1997-2002). Municheko Operaren Balletean hamabost sasoitan zehar dantza egin ondoren (2002-2016), gaur egun Dortumundeko Balletean gonbidatu iraunkorra da eta lan hori nazioarteko beste konpainia batzuetako bere proiektuekin batera egiten du. Dantzako munduaren sari nagusiak jaso ditu: Danza&Danza, Positano, Isadora Duncan, Nijinsky, Benois de la Danse eta Espainiako Dantza Sari Nazionala. 2007an, Vienako Urteberri
Kontzertua parte hartze gonbidatutako lehen dantzari espainiarra bilakatu zen. ‘Bayerisches Kämmertanzerin’ (Bavierako Ganberako Dantzari) izendatu zuten 2008an. Kremlineko Jauregian “Hamarkadako Dantzari”-aren saria eman zioten 2010ean.

Iker Murillo
Iker MurilloPasaian jaioa, Iker Murillo dantza tradizionalak ikasten hasi zen Pasaiako Alkartasuna taldean eta, gero, Errenteriako Ereintza taldean. Euskal dantzan lehen pausoak eman zituen eta hamaika urterekin aurresku txapelduna izatera iritsi zen. Ondoren, balletak harrapatu zuen Maite Egiguren, Koldo Zabala, Mentxu Medel edo Carmen Roche bezalako maisuei esker. Bere formakuntza John Crankoren eskolan amaitu zuen (1995-1997) eta Saarländisches Staatstheater-ean dantzari bezala estreinatu zen (1997-2001). Bere hazkunde profesional handieneko etapa Zuricheko Balletean bizi izan zuen (2001-2010), demisolista bezala sartu eta dantzari nagusi bezala bukatuz. Baseleko Balletean jardun ondoren (2010-2011), Murillo Béjart Ballet de Lausannen nabarmendu zen (2011-2015). 2008an
Gipuzkoako errebelazio sariaren errekonozimendua lortu zuen. Baita ere, 2002an “Balletanz” aldizkariak Dantzaren Promes Gazte bezala eta 2008an Urteko Dantzari bezala ezagutu zuen gipuzkoarra. Gaur egun, Iker Murrillok Uniqart Dance Company-n zuzendari artistiko eta Pasaian kokatutako Studio 24 bere dantza eskolan irakasle lanak aldi berean egiten ditu.

Vitali Safronkine
Vitali SafronkineVitali Safronkine dantzari eta koreografo errusiarrak “Rudol Nureyev” Ballet Eskolan bere lehen dantza klaseak jaso zituen. Hamabost urte zituela, Swiss Professional Ballet School-ean bere heziketa bukatu zuen, Zurichen. 2002an, finalista geratu zen Prix de Lausanne ospetsuan eta Internatiola Kiev Ballet Competition-a irabazi zuen, Ukranian. Urte berean, Zuricheko Balletean debuta egin zuen profesional bezala, eta bertan dantzari nagusiko kategoriara heldu zen (2002-2010). Baseleko Balletean jardun ondoren (2010-2011), Safronkinek Béjart Ballet de Lausannen arrakasta izan zuen (2011-2015). Safrokinek bere lehen piezak 2007an sortu zituen, koreografo bezala. Estilo pertsonala garatu zuen, dantzari bezala bere esperientzia pertsonalak arte abstraktuaren eraginekin konbinatuz, bere heziketa klasikoa linea esperimentalagoekin bateratuz. Azken urteetan hamabost pieza sortu ditu, beraien artean lan motzak eta gau osoko balletak aurki ditzakegu. Hauek, Europa mailako konpainia eta eskola askorengatik antzeztuak izan dira. 2013an, “Dance Europe” Ingalaterrako aldizkari ospetsuak “ikusi beharreko izen” bezala bereizi zuen, dantzari eta koreografo lanengatik.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Iratxe de Arantzibia

Iratxe de Arantzibia

Dantza kazetaria, kritikalaria eta prentsa arduraduna