Udako ikastaroak Gipuzkoako Dantzagunean: izen-ematea irekita

2016/06/13
Udako ikastaroak Gipuzkoako Dantzagunean: izen-ematea irekita

Iker Murillo, Vitali Safronkine eta Ion Garnika izango dira Gipuzkoako Dantzagunean egin ohi diren Udako ikastaroetako irakasleak. Ohi bezala, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearekin lankidetzan antolatu ditugu udako ikastaroak, eta horietan dantza klasikoa eta garaikidea landuko ditugu. Ekainaren 27 eta uztailaren 8 bitartean teknika hobetzeko eta sormena garatzeko hainbat ariketa egingo dituzte ikasleek. Izen-emateko epea ekainaren 24 arte dago irekita.

Datak: ekainaren 27tik uztailaren 8ra (klaseak astelehenetik ostiralera egingo dira)

Dantza klasikoa

Ordutegia

  • 9:30-11:00: Maila ertaina, Iker Murillorekin
  • 11:15-12:45: Maila aurreratua, Iker Murillorekin
  • 13:00-14:00: Errepertorioa, Vitali Safronkinerekin

Irakasleak: Iker Murillo / Vitali Safronkine

Dantza garaikidea

Ordutegia

  • 16:00-17:30: Maila ertaina

Irakaslea: Ion Garnika  

Udako ikastaroak: izen-emateko informazioa

Prezioak

  • Ikastaro osoa: 60€
  • Klase bakarra: 10€
  • Errepertorioa: 30€

Izen-ematea: dantzagunea@gipuzkoa.eus

Ordainketa: diru-sarrera egiteko kontu-zenbakia ES77 3035 0053 07 0530045362 (izena, abizena, eta zein kurtso egingo den adierazi).

Izen-emateko epe-amaiera: ekainaren 24a (tokiak epea amaitu baino lehen betez gero, izen-ematea itxiko da)

  • Izen-emateko gutxieneko adina 12 urte.
  • Gutxienez bi urteko formazioa eskatzen da.
  • Antolatzaileek dute onarpen eskubidea, beharrezko maila ez duten ikasleei dagokionez

Informazioa: Udakoa ikastaroak Dantzagunean: izen-ematea irekita (Gipuzkoako Dantzagunea)