Iker Murillo: aurreskua

2017/02/02

Dantza klasikoan goi mailako ibilbide profesional oparoa egin du Iker Murillo pasaiarrak Europako hainbat konpainiatan. Beste askoren moduan, euskal dantza tradizionalaren bitartez izan zuen lehen kontaktua dantzarekin, Pasaiako Alkartasuna taldean hain zuzen. Herri askotako soka-dantzetan erabili ohi den jantzi zuriarekin, bideo honetan ikus liteke dantza-sustraiak mantendu dituela Iker Murillok.  

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu