Ion Agirretxe
Ion Agirretxe (Donostia)
Flandeseko Balleteko dantzaria
Euskal dantza tradizionalean eman zituen lehen urratsak. 1999 eta 2004 bitartean Mentxu Medel-ekin prestatu zen Thalia akademian, Donostian. 2002an Gipuzkoako Aurresku Txapelketa irabazi zuen. 2007. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekarekin, dantza klasikoko ikasketak burutu zituen Madrilen, Mariemma Musika eta Dantza Erret Kontserbatorioan.
Dantza ikasketak azken urteetan burutzen ari diren ikasleei formazio gehigarria eskaintzen dien Europa Dance ekimenean parte hartu du(2006 eta 2007 urteetan). Dantzari gonbidatua izan da Thalia dantza estudioaren 25. urteurreneko jaialdian. “Aukeran 10 urte” galan (2007), eta Gipuzkoan Dantzaren Nazioarteko Egunaren XII. Galan (2009) parte hartu du. 2007an, ‘Los veranos de la villa’n estreinatu zen Goyo Monteroren “Benditos Malditos” obraren sorkuntza prozesuan parte hartu zuen, eta baita 2008an Victor Jimenezek zuzenduriko Zaragozako LaMov konpainiaren estreinaldian ere.
2008ko apirilean Corella Ballet – Castilla y Leon (2011tik Barcelona Ballet)-en sartu zen. Bertan egin du profesional mailako ibilbide gehiena. Bere errepertorioan, rol klasikoen artean “Bayadère”, “Zisneen Lakua”, “Loti Ederra” eta “Intxaur Kraskailua”, dauzka; neoklasioetan “Piztitxo hezia” besteak beste eta garaikideetan, berriz, “In the upper room”. Konpainiaren sorkuntza berrietan ere partaide izan da, hala nola: “Suspended in time” edo “Pálpito”n, beste batzuen artean. Corella Ballet – Castilla y Leon-ek nazioartean egindako biratan ibili da EE.BBn., Frantzian, Italian, Marokon, etab.etan. 2012an, Euskaldunak eta Dantza 8. jaialdian parte hartu du, Donostia 1813 erabateko estreinaldian Jon Ugarrizaren koreografia dantzatuz.
2012an bertan, Bartzelona Ballet utzi eta Flandeseko Balletean sartu da.
Azken urratsak
- Ion Agirretxe Gernikaren aurrean dantzan 2022/06/09
- Ion Agirretxe eta Cristina Casa: Artifact Suite 2019/10/28
- Ion Agirretxe: "Bi astetan prestatu behar izan nuen nire ametsa zen papera" 2019/05/07
- Murillo, Iriarte, Vallejo eta Agirretxe: Euskal Herritik mundura dantzan 2016/05/17
- Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. Gala 2016/04/28
- Ion Agirretxe: Basilio On Kixoten 2015/02/25
- Umetako ametsa bete du Ion Agirretxek On Kixote balleta dantzatuz 2015/02/16
- Ion Agirretxe eta Ane Anza dantzariei elkarrizketa Euskadi Irratian 2015/01/08
- Ion Agirretxe: "Gutxitan izaten dugu dantzariok etxean dantza egiteko aukera" 2014/09/03
- Dantza Sariak jaso dituzte Ion Agirretxek eta Elvira Ubiernak 2013/04/29
- Ion Agirretxe: Dantzaren errebelazio saria 2013/04/29
- Jon Agirretxe añorgarrak Frandriako Errege balletean dantzatzen du eta gaur 'Amarauna'n elkarrizketatu dute 2013/04/29
- XI. Dantza Sariak 2013/04/24
- Barcelona Ballet utzi eta Flandeseko Balletean sartu da Ion Agirretxe 2012/12/12
- Euskalduna bero-bero jarri zuen Euskaldunak eta Dantza 8. galak 2012/10/29
- Profetas también en su tierra 2012/10/29
- Historia de un sentimiento 2012/10/26
- 'Donostia 1813' balleta, prest 2012/10/26
- "Los demás chicos soñaban con ser futbolistas o bomberos; yo lo tenía claro: quería ser bailarín" 2012/10/24
- "Donostia 1813" balletaren erabateko estreinaldia 2012/10/23
- Euskaldunak eta Dantza 8. ekitaldia: nor da nor 2012/10/15
- Euskaldunak eta Dantza 8. Jaialdia 2012/10/11
- Ion Agirretxe 2009/09/07
- «Euskal dantzetarako prestakuntza modura hasi nintzen balletean» 2008/04/29
- «No soy nadie para romper con la danza tradicional, que tiene todo mi respeto» 2008/03/28
- «Politena taldea profesionalizatzea izango litzateke, erreferente izan dadila» 2008/03/28
- El donostiarra Jon Agirretxe baila en París 2006/11/05
- Jon Agirretxe dantzari donostiarra Parisen arituko da gaur 2006/11/04
- Exhibición de talentos 2006/01/06
- Thalia dantza estudioaren 25. urteurrenean ongintzazko dantzaldia 2005/10/28
- Gipuzkoako Dantza Txapelketako finala Errenterian egingo da 2002/04/30