Dokumentuaren akzioak
'Donostia 1813' balleta, prest
Duela bi mende Donostiak izandako erretzea eta ondorengo berpiztea kontatuko du Jon Ugarritzaren lanak
Euskalduna jauregian egingo denEuskaldunak eta dantza zortzigarren galaren barruan emango da Donostia 1813 balleta. Euskal kultura bultzatzeko asmoari jarraikiz, Ugarrizak Jesus Guridi eta Gontzal Mendibil euskal musikarien doinuak erabili ditu bere lanerako. Gainera, balletaren une batean, Bilboko katedraleko ganbarako musika taldeak Dies Irae joko du, Giuseppe Verdi sortzailearena.
Bilbo Ballet elkarteak duen dinamikaren erakusgarri da aurrekoEuskaldunak eta dantza galaren barnean eman zuten Kai balleta. Elkarteak berak lagundu zuen lanaren produkzioan, eta ikusleen artean arrakasta handia izan zuen. Estreinaldiko saioan, lana amaitutakoan, hamabost minutuko txalo zaparrada jaso zuten protagonistek.
Sarrerak leihatiletan daude salgai, jada. Internet bidez erosteko aukera ere badago, BBK bankukowww.bbk.es atariaren bidez. Sarreren prezioak, 10 eurotik hasi eta 55 euroraino doaz.
'DONOSTIA 1813' BALLETA
Gaur, 20:00etan. Euskaldunak eta dantza galaren barnean, Euskalduna jauregian.
'Donostia 1813' balleteko bi protagonistak. / BILBAO BALLE
Dokumentuaren akzioak