Dokumentuaren akzioak
Barcelona Ballet utzi eta Flandeseko Balletean sartu da Ion Agirretxe
Euskal dantzan hasi zen Ion Agirretxe eta aurresku eta dantza solte txapelketetan nabarmendu zen txikitatik. Mentxu Medelekin ballet klasikoan trebatzen hasi eta Madrilen burutu zituen dantza ikasketak. Ondoren, Europe Dance, La Mov edo Goyo Montero konpainiekin aritu zen, harik eta 2008an Corella Ballet sortu berrian sartzeko probak egin, eta onartua izan zen arte.
Bikote duen Cristina Casa dantzari madrildarra eta biak elkarrekin aritu dira Barcelona Ballet-ean, eta orain elkarrekin joan dira Flandeseko Erret Balletera. Dantza klasikoa lantzen duen Beljikako ballet konpainia nagusia da Koninklijk Ballet van Vlaanderen delakoa.
Ballet y Más webgunean elkarrizketa interesgarria egin diete Ion Agirretxe eta Cristina Casas dantzariei:
- Entrevista a Cristina Casa e Ion Agirretxe (Ballet y Más)
Dokumentuaren akzioak