Dokumentuaren akzioak
"Donostia 1813" balletaren erabateko estreinaldia
Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) bai euskal dantzarien eta bai euskal koreografoen lana zabaldu eta babesteko asmoarekin, Jon Ugarriza koreografo bilbotarrari ballet bat sortzeko enkargua egin dio urriaren 26an Euskalduna Jauregian ospatuko den 8. Euskaldunak eta Dantza jaialdirako. Donostia 1813 balleta sortzeko, koreografo bilbotarrak Ion Agirretxe donostiarra eta Cristina Casa madrildarrarekin kontatu du, biak ereAngel Corella izarrak zuzentzen duen Barcelona Ballet-eko (aurrez Corella Ballet-Castilla Leon izan zena), dantzariak.
Bertako kultura sustatzeko asmoz, Ugarrizak Jesus Guridi eta Gontzal Mendibil musikagilen doinuak erabili ditu koreografia osatzeko. Gainera, Donostia 1813 balletaren atal koreografiko batean, Bilboko Katedraleko Musika Kaperak Giuseppe Verdi-ren "Dies Irae" eskainiko du.
Aurreko ekitaldian, Kai-ren enkarguarekin, ABBEk urrats bat aurrera eman zuen bere lan dinamikan. ABBEren sorreratik eta Euskaldunak eta Dantza jaialdiarekin (2006) euskal dantzariei bere herritarren aurrean dantzatzeko aukera eman nahi zitzaien; gero, euskal koreografoei ere ireki zitzaien aukera, eta azken aldian, ABBEk ballet txikiak ekoizten lagundu du, "Kai"rekin gertatu bezala, Euskaldunak eta Dantza 7. jaialdian hamabost minutuko txalo zaparrada eskuratu zuena. Hilabete gutxi barru beteko dira bi mende gudatalde ingeles-portugaldearrek Napoleonen gudarosteen aurka zuten independentziaren gudan Donostia suntsitu zutela, eta jazoera hori eta horren ondoko berregitea aintzat hartuta sortu da "Donostia 1813" balleta.
ABBEren ikur nagusia bihurtuta eta kritika eta ikusleek bermatutako kalitatearekin, Euskaldunak eta Dantza jaialdian izan dira aurreko ekitaldietan hainbat euskal dantzari handia, besteak beste: Igor Yebra, Lucia Lakarra, Alicia Amatriain, Asier Uriagereka, Itziar Mendizabal, Iker Murillo, Oihane Herrero, Javier Amo, Mikel Jauregui, Jon Vallejo, Elvis Val, Ander Zabala, Amancio González, Verónica Villar, Amaya Ugartetxe eta Leyre Castresana. Horrez gain, Jon Ugarrizaeta Juan Carlos Santamaria euskal koreografoek ere izan dute sarbidea.
Dokumentuaren akzioak