Dokumentuaren akzioak
XI. Dantza Sariak
2013ko DANTZA SARIAK (ezkerretik eskuinera): Elvira Ubierna (Dantza irakaslea), Dedikazio Saria / Ion Agirretxe (Flandeseko Errege Ballet Dantzaria), Ibilbide Artistikoaren Saria.
DATUAK
- Ekitaldia: XI. Dantza Sariak
- Antolatzailea: Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea.
- Sarituak: Ion Agirretxe (Flandeseko Errege Ballet Dantzaria), Artista Berri Onenaren Saria/ Elvira Ubierna (Dantza irakaslea), Dedikazio Saria.
- Noiz: Apirilaren 27-an, larunbata.
- Lekua eta ordua: Donostiako Udalaren Batzar Aretoan, 17.00-ean.
- Sarrera: dohainik.
Sarituen biografia laburra
Ion Agirretxe (Donostia), Flandeseko Errege Balleteko dantzaria. 2013’ko Artista Berri Onenaren Saria.
Euskal dantza tradizionalean hasi zen, eta 2002an Gipuzkoako aurresku txapelduna izan zen. 1999tik 2004ra Mentxu Medelen ikasle izan zen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekari esker, 2007an dantza klasikoko ikasketak amaitu zituen Madrilgo ‘Mariemma’ Musika eta Dantza Errege Kontserbatorioan. Bi alditan hartu du parte (2006an eta 2007an) dantza-ikasleei goi mailako trebakuntza osagarria ematen dien Europa Danse proiektuan, gero lanbide izango duena gertutik ezagutzeko. Donostiako Thalia Dantza Estudioaren 25.urteurrena ospatzeko ekitaldian gonbidatu gisa hartu zuen parte. Baita “Aukeran 10 urte” galan (2007), eta Gipuzkoan Dantzaren Nazioarteko Egunaren XII. Galan (2009) ere. 2007an, ‘Los veranos de la villa’n estreinatu zen Goyo Monteroren “Benditos Malditos” obraren sorkuntza prozesuan parte hartu zuen, eta baita 2008an Victor Jimenezek zuzenduriko Zaragozako LaMov konpainiaren estreinaldian ere. 2008ko apirilean Corella Ballet – Castilla y Leon (oraingo Barcelona Ballet)-en sartu zen. Bertan egin du profesional mailako ibilbide gehiena. Bere errepertorioan, rol klasikoen artean “Bayadère”, “Zisneen Lakua”, “Loti Ederra” eta “Intxaur Kraskailua”, dauzka; neoklasioetan “Piztitxo hezia” besteak beste eta garaikideetan, berriz, “In the upper room”. Konpainiaren sorkuntza berrietan ere partaide izan da, hala nola: “Suspended in time” edo “Pálpito”n, beste batzuen artean. Corella Ballet – Castilla y Leon-ek nazioartean egindako biratan ibili da EE.BBn., Frantzian, Italian, Marokon, etab.etan. 2012an, Euskaldunak eta Dantza 8. jaialdian parte hartu zuen, “Donostia 1813” erabateko estreinaldian Jon Ugarrizaren koreografia dantzatuz. 2012an bertan, Bartzelona Ballet utzi eta Flandeseko Errege Balletean sartu zen.
Elvira Ubierna (Donostia). Dantza Irakaslea. 2013ko Dedikazio Saria
Elvira Ubierna dantzan berandu samar hasi zen, 20 urte zituela, Mª Teresa Fagoagarekin (2011n Dedikazioagatik saritua), ikasturte amaierako jaialdietan parte hartuz, non paper indartsu eta biziak interpretatzen zituen. Irakaskuntzan Fagoagari esker murgildu zen, berarekin lankidetazan, Tolosan zeukan neska talde baten ardura eman ziolarik, eta bertan garatu zuen bere irakasle lana hemezortzi urtez Iparragirre Antzokian ikasturte amaierako jaialdiak antolatzuz. Dantza-maistra gisa jarraitu zuen bere garapena, Royal Academy of Dance-en ikastaro ugari jasoz. 1981ean bere akademia ireki zuen, bizi zen hirian bertan, Hondarribian hain zuzen, pianoan Mª Pilar Azkue, Alberto Sagardia, eta Marina Pinto bezalako irakasle handiek lagunduta. Kontserbatorioko eta Royal Academy of Dance-eko azterketetarako ikasleak prestatu zituen eta ikasturte amaierako jaialdiak ere egin zituen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta Irungo Amaia Antzokian. Bere ikasle batzuk dantzari profesional egin ziren, hala nola: Sonia Goikoetxea (Flandeseko Errege Balleta) eta Itziar Mendizabal (Londreseko Royal Balleteko Lehen Bakarlaria). Beste batzuk irakaskuntzan hasi ziren: Guadalupe Arana, Julene Calvo, Sonia López eta Rebeca Aranzadi, esaterako. Baina ororen gainetik, dantza maitatzen erakutsi zien hamairu urtetan zehar bere Akademiatik pasa ziren ikasleei. Elvira Ubierna, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko lehenengoetariko bazkidea izan zen, eta gaur egun ere, hainbestekoa da dantzatzeko duen grina, non bere 71 urterekin, Miren Gomez-en estudioan balleteko klaseak hartzen jarraitzen duen.
Dantza Sariak
Argazkiak (ezkerretik eskuinera): lehen lerroan: 2012’ko Dantza Sariak (Carlos Martín eta Juan Carlos Santamaría), 2011’ko Dantza Sariak (Asier Edeso eta Mª Teresa Fagoaga), 2010’ko Dantza Sariak (Jon Vallejo eta Mónica Zamora), 2009’ko edizioa (Itziar Mendizabal, Lucia Lacarra eta Gene Yurre-ren alarguna), ), bigarren lerroan: 2008’ko edizioa (Iratxe Beorlegui, Iker Murillo eta Hilde Koch2007’ko Dantza Sariak (Peter Brown, Iratxe Ansa, Águeda Sarasua eta Jorge Nozal), 2006’ko edizioa (Alicia Amatriain, Jone San Martín, Concha Martínez eta José Lainez), ), hirugarren lerroan: 2005’ko edizioa (Urtzi Aranburu), 2004’ko Dantza Sariak (Gipuzkoako Foru Aldundia –Imanol Agote- eta Miguel Orbelzu, Josu Mujika elkarteko lehendakariarekin), 2003’ko Dantza Sariak (Donostiako, Tolosako, Irungo, Lasarte-Oriako Udaletxeak, argazkian, ekitaldiaren une bat).
Dantza Sariak (2003-2013) | |||
2003 | Donostiako, Tolosako, Irungo, Lasarte-Oriako Udalak | ||
2004 | Gipuzkoako Foru Aldundia eta Miguel Orbelzu | ||
Ibilbide Artistikoa | Errebelazioa | Dedikazioa | |
2005 | Urtzi Aranburu | ||
2006 | Jone San Martin | Alicia Amatriain | Jose Lainez eta Concha Martinez |
2007 | Iratxe Ansa | Jorge Nozal | Peter Brown eta Agueda Sarasua |
2008 | Iratxe Beorlegi | Iker Murillo | Hilde Koch |
2009 | Lucia Lakarra | Itziar Mendizabal | Gene Yurre |
2010 | Monica Zamora | Jon Vallejo | |
2011 | Asier Edeso | Mª Teresa Fagoaga | |
2012 | Carlos Martin | Juan Carlos Santamaria | |
2013 | Ion Agirretxe | Elvira Ubierna |
Dokumentuaren akzioak