Orain arteko ekarpenak
2024/08/26
Bart abiatu da Iruñeko Labrit pilotalekuan, 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Lehen partiden aitzinetik, inaugurazio ekitaldia antolatu dute eta bertan izan gara dantzan. Soka-dantza xume bat egin dugu Labriteko ikusleak agurtu eta hango eta hemengo pilotariak elkar-lotzeko. An...
2024/08/12
Gure taldearen 75. urteurren honetan, opari eder eta berezi asko jasotzen ari gara. Horien artean eder eta berezienetakoa, Iruñeko Orfeoiak uztailaren 1ean egin diguna, bere elkarteko ohorezko bazkide izendatuz. Ohore handi bat da guretako. Sanferminetarako atzera kontu betean, ekitaldi soil ...
2024/08/08
Bezperan Ziudadelan Pamplonesarekin eta Udal gaiteroekin dantzatu-eta, ekainaren 23an ohiko zita dugu, San Juan suen eguna denez gero. Aurtengoa, urte berezia da guretako 75 urte betetzen dituelako gure dantza taldeak, baina ez gara Iruñean ospakizunetan den talde bakarra. Ortzadar Euskal Folklore...
2024/08/07
Joe, pentsa ezazue ordurako argitu dela txupinazoa nork botako duen, bikaina litzateke berri on hori elkarrekin ospatzea! Apirilean haien deia jaso dugunerako badakigu jadanik Pamplonesa musika bandak txupinazoa pizteko proposatuko gaituela. Ekainean sanferminen aurreko kontzertu erronda bat eg...
2024/08/05
Iruñean sanfermin giroa sumatzen hasten denero, egin ohi dugu Dugunako dantzariok ikasturte bukaerako dantzaldia. Aurten ekainaren 15arekin izan da Dugunako dantzarion eguna, eta helduen taldeko dantzariok ez ezik dantza eskolako talde guztietako dantzari txikiek ere hartu dute parte, gaztetxoene...
2024/08/01
Maiatzeko azken asteburua Eibarren eman dugu dantzan, Kezkako lagunek gonbidatuta. Txikiak eta handiak joan gara oraingoan. Aitzakia ez da makala, Kezka dantza taldea gerizpean duen Eibarko Klib Deportiboaren mendeurrena. Larunbatean txikien txanda izan da, beraz. Karrikainguru labur baten ondotik...
2024/06/19
Gure ahalmen eta gaitasunen arabera, xeheki antolatua genuen gure 75. urteurreneko programazioa. Baina gainezka egin digu godaletak. Txupinazoa botatzeko ohoreak ekartzen dituen betebeharrak, eta beste erakundeen gonbidapen xirimiriak gure konfort zonatik atera gaituzte azken asteotan. Gauza eder...
2024/04/19
Joandako martxoaren 26 goizean, Kondestablearen jauregian muntaketa lanetan ari garen bitartean, horrelakoetan gertatu ohi den perspektiba galerarekin, ez dakigu erakusketa jendearen gustukoa izanen den ala ez. Lan handia egina dugu, gure heinean, eduki zein formak zaintzeko. Zalantza hori buruan j...
2024/04/11
Gure dantza taldearen 75. urteurrenaren baitan, hiru mintzaldi antolatu ditugu biharko (apirilak 12), arratsaldeko 18:00etatik goiti, Kondestablearen jauregiko mintzaldien gelan. Dantza-solas izenburu orokor horren baitan hiru gai zehatzago aipatzera helduko zaizkigu, beraz, ondoko hiru lagunak: ...
2024/04/10
Ohartu garenerako heldu gara gure 75. urteurreneko erakusketaren hirugarren eta azken astera. Ehunka (milaka?) lagun pasa da bertatik. Iruindarrak gehienak, baina eibartarrak, iurretarrak, durangarrak, baigorriarrak, hiriburutarrak, miarriztarrak eta bakiotarrak ere bai, besteak beste eta guk dakig...
Orain arteko erantzunak
2015/11/17
Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!
2014/01/24
Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es/nws/es/musica/pamplona/auditorio_baluarte_sala_principal_08mm/besta_berri/SeleccionEntradas;jsessionid=Sv5yv08DTLvCLB7Gd0BcBkKpQnjjp5MhYnv7bChcVvZHGVzGw0JJ!1862236175!1014570936!1390573874943?sesId=15730104&codSTK=CAS!servicaixa
2013/09/26
Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!
2013/03/05
Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!
2012/10/16
Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?
2011/12/31
Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!