Dokumentuaren akzioak
Tuteran amaitu dugu uztaileko dantza-maratoia

Ekainaren 23tik uztailaren 25era hogeita hamahiru egun eta 9 emanaldi. 3,6 eguneko bat. Aski!!!
Urteroko zita baitugu joan gara aurten ere Tuterako festetara dantzara, Beterri peñak gonbidaturik. Eta pozik, eh! Baina agerikoa da dantzari eta musikarien nekea. Hasteko, Tuterako gaiteroen laguntzaz egin ahal izan dugu emanaldia, gureek bestelako eginkizunak zituztelako. Bestetik, asteburu horretan berean musika jaialdi erraldoi horietako bat gertatu baita gure inguruan, dantzarietako dexentek kale egin digute.
Hartara, debilidadetik kemena! Dantzari gaztetxoak trebatzeko baliatu dugu emanaldia, bai eta haiek probestu ere! Ohi bezala, Beterri peñaren egoitzatik abiatu eta lau plazatan dantzatu gara: San Jaimerenean, Foruenean, Herrerias karrikan eta Carnicerías eta Leatxe karriken arteko bidegurutzean. Beroa ere neurrian, beraz gozatzeko aukera ere izan dugu. Horrenbeste ere, boboa ere trokeo-dantzari hasi baitzaigu azken geldialdian!
Bidean, hamaika lagun eta ezagun agurtzea, animo oihuak, nongoak zarete? ohiko galderak eta abarrekoak.
Mangeradaren ondotik, zintzur-bustitze txiki bat peñan berean eta afaria Luisonenean. Horrela bai!
Heldu den urtean, deskantsatuago —espero— eta jende gehiagorekin.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Kezka dantza taldea on Iñaki Dominguez Zilbeti joan zaigu
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.