Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak

Orain arteko ekarpenak

Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/03

Bagenekien azken aspaldi honetan kili-kolo zebilela baina bart jaso dugu zorigaiztoko berria, Angel Etxaniz, gure taldearen hastapenetako dantzaria zendu dela. 1933an sortua, 16 urterekin eman zuen izena Iruñeko udal dantza taldean  — jadanik bere bi anai bertan ari baitziren dantzari — �...

Gehiago irakurri 2

Maskaradantzaren urtea

2020/12/31

Buka dadila behingoz dantzan egitea apenas utzi digun urte deabrua! Maskaradantzaren urtea. Eta heldu dena izan dadila dantzaz betexeagoa, behintzat! Intxaur oskola errekastoan nola, harat-honat ibili gaitu pandemiak martxotik hona, baina ikasteko ere balio izan digu: arnas gutxiagorekin bizitze...

Gehiago irakurri

Kalean entsaiatu nahi dugu, kaleak bizi gaitu gu...

2020/11/09

Irailean aire-librean eta urriko lehen astean gerizpean entsaiatu ondotik, gure dantza-jarduna etenda gaude, duela hiru aste pasatxo Nafarroako Gobernuak Covid19aren kontrako neurriak zorroztu zituenetik. Gure borondatez erabaki genuen errepikak etetea, inongo agiritan ez baitute aipatu dantza-jard...

Gehiago irakurri

Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2020

2020/09/27

Maiatza aldera, halako itxaropen inoxentez, pentsatzen genuen: Tira, irailerako lasaituko da hau guztia eta ezpata-dantza behintzat egin ahal izanen dugu! Bada ez! Ezin izan dugu gaur ezpata-dantzara Iruñea zaharreko karriketara atera, eguraldia beste behin ere  —azken hamabi urtetan bezala eta...

Gehiago irakurri

Dantza terapia gisa

2020/09/21

Joandako igandean, Irailak 13, emanaldia izan dugu iruñeko Ziudadelan. Gure taldekide Aritz Ibañez-ek emanaldia aitzin twitter-en idatzitako hari honetan botatakoek oihartzun pixka bat izan dute baita hedabideetan ere: Dantza taldeen egoera kezkagarria bilakatzen ari da izurrite garai honet...

Gehiago irakurri

Arnasa itoaldian

2020/07/20

Arraro doa 2020.a. Koronabirusak hankaz gora jarri dizkigu aurtengo planak  —eta heldu deneko batzuk — eta ahal bezala egiten ari gatzaizkio aurre egoerari: Itxialdi garaian nor gure etxetik entsaiatzen eta gero, ekainean, maskarillekin eta aire zabalean. Gure usaietatik urrun, edozein gisaz. ...

Gehiago irakurri

Soka-dantza eta Trokeo-dantzak, bezperaren bezperan

2020/07/02

Luzeak egin zaizkigu azken 4 hilabeteak, baina ziztuan pasa zaizkigu, bestetik. Inauterietatik ez-Sanferminetara jauzi bakar batean. Atzean utzi ditugu konfinamendu garaiko etxeko tele-entsaioak  —zeintzuetan 24 dantzari bildu garen bataz-beste —, eta kalean ensaiatzen hasi gara duela 3 asteti...

Gehiago irakurri

Konfinamendua dantzaz eta kolorez jantzi!

2020/04/01

Oraindik ere etxean sartuta pasa beharko ditugun orduak pixka bat arintzeko proposamena dakarkizuegu. 2010. urtean karrikaratu genuen Koloreaga liburuaren marrazkietako batzuk sareratu ditugu hemen, deskargatzeko moduan, inprimatu eta etxeko giro-goxoan koloreztatzeko aukera izan dezazuen. Asisko ...

Gehiago irakurri

Sanblaseko soka-dantza ere berritu dugu

2020/02/27

Iazko udaberrian Sanjuan bezperako soka-dantzarekin egin nola , Sanblase eguneko soka-dantzari ere arraberritu diogu itxura joandako otsailaren 3an. Iazko elurtetxoaren ondoan, aurten  —klima aldaketaren ajeak — ateri eta epel. Tira, plazara agertzeko tenperatura goxoa izan dugu. A...

Gehiago irakurri

Trokeo-dantzak Done Saturdi egunez, urteari amaiera emateko

2020/01/02

Gure dantza denboraldi "ofiziala" azaroaren 29an, Done Saturdi egunarekin bukatzen ohi da eta 2019an hala izan da. Egun horretan izan dugu urteko azken dantza emanaldia. Goiz eguzkitsu eta epela. Beste aldi batzuetako elur eta zero azpiko tenperaturen arrastorik ez. Aitzakirik gabea, beraz. Alde za...

Gehiago irakurri