Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2024

Dokumentuaren akzioak

Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2024

2025/02/25 11:00
Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2024

Argazkia: Jesus Diges

Irailaren 22arekin egokitu zaigu 2024ko Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza. Berriki ere egina dugu, irailaren 14ean, Karrika bete dantza festa ederrean, beraz, kasik ezpata-dantza bikoitza egin dezakegula esan dezakegu. Edo bitan banatutako ezpata-dantza bakarra. Orotara 57 ezpata-dantzari ari izan gara batean zein bestean (horietarik 55, Sanfermin Aldapakoaren egunez).

2024-09-22_SAED_02
Argazkia: Toni Sasal

2024-09-22_SAED_03
Argazkia: Toni Sasal

Goiza ez da, beste batzuetan bezala, eguzkitsu esnatu, baina langar guztiaren azpitik eta putzu guztien gainetik irten gara karrikara. 

2024-09-22_SAED_04
Argazkia: Toni Sasal

Gure herensuge zuri-gorriari ezkatadun buztana luzatzen zaio urterik-urte, Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantzarien kofradiak kide berriak hartzen dituen neurrian. Aurtengoan bost izan dira: Gaizka Azkona, Eider Caballero, Maitane Garzia, Aniana Alfaro eta Joseba Tirapu. Lehen hiruak dantzari gazte eta bipilak. Azken biak dantzari zaildu eta maisuak, ezpata-dantzari tropako beste horrenbeste dantzariren errejent izandakoak. Bostoi, merezi bezalako ongi etorri beroa egin diegu. 

2024-09-22_SAED_05
Argazkia: Toni Sasal

Ezpata-txiki lanak Ainara Ranerak, Bittori Elizaldek, Oihan Urrizolak-ek eta Mikel Garziak bete dituzte. Jone eta Inhar Torres anai-arrebak izan dira boboak. Shanti Diaz-ek dantzatu dugu gure bandera berdea eta Ainhoa Huartek galanki bete ditu zerbitzari lanak. Aritz Ibañez izan da buruzagi. 

2024-09-22_SAED_07
Argazkia: Toni Sasal

2024-09-22_SAED_08
Argazkia: Toni Sasal

Dantzari trebea, musikari treberik gabe ez da horren trebe. Eta aurtengo ezpata-dantzan, beste behin ere, musikari trebeak izan ditugu ondoan. Taldeko ohiko gure txistulariez gain, Igor Martinez eta Iruñeko Udal txistulariak gonbidatu ditugu soinulari; Igor, etxekotzat dugulako. Iruñeko Udal Txistulariak ere etxekotzat ditugu. Izan ere, horietarik hiru etxe-etxekoak dira; Eiande Aranburu, Beñat Lopez eta Aitor Huarte. Mintxo Garaikoetxea eta Alex Martinezekin batera, goizean zeharreko xirula-doinua aberastu dute. Izan ere, bagenuen haiekin, Udal txistulariekin, gure urteurrena ospatzeko gogoa, ez modu behartuan baina bai naturalki, karrikako gure ohiko habitatean. Hala, irailaren 8ko soka-dantzan eta Sanfermin txikiko ezpata-dantzan lagun izan ditugulako ondratuak sentitzen gara. Eta eskertu egiten diegu. 

2024-09-22_SAED_12
Argazkia: Unai Beroiz (Diario de Noticias)

2024-09-22_SAED_13
Argazkia: Toni Sasal

Ia ateri eutsi du goizak denborarik gehienean, baina Udal plazara heltzean, areagotu da euritea. Baldintza okerragoetan dantzatu izan garenez gero eta behin haraino helduta, parasolen azpian bildutako ehunka jendeen aitzinean eman dugu ezpata-dantza. Poliki-poliki atertuz joan da berriz eta berriz ere Sanfermin Aldapakoaren kaperara heldu garenerako, ez zuen ari.

2024-09-22_SAED_09
Argazkia: Toni Sasal

Han zortzikoa eman dute Ainhoa Huartek eta Aritz Ibañezek, eta ondotik, rondallaren soinura, soka-dantza eman dugu, aldarrikatuz heldu den urtean ere, berriz bildu nahiko genukeela ezpata-dantzari.

2024-09-22_SAED_10
Argazkia: Toni Sasal

2024-09-22_SAED_11
Argazkia: Toni Sasal

2024-09-22_SAED_01
Argazkia: Toni Sasal

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.