Soka-dantza erraldoi batekin amaituko ditugu 75. urteurreneko ospakizunak
Hasi bezala, gure taldearen ibilbide luzea gorpuztuko duen soka-dantza erraldoi baten bidez, bukatuko ditugu, gure 75. urteurreneko ospakizunak.
Jaun Donde Saturdi egunarekin izanen da (azaroak 29), eguerdiko 13:00etan eta Udal Plazatik Gazteluko Plazarainoko ibilbidea eginen dugu elkar eskutik hartuta,
garai ezberdinetako 200etik gora dantzarik (iazko soka-dantzan baino 70 dantzari gehiagok hartuko dute parte, beraz).
Dugunako dantzari eta musikariez gain, taldearekin urteurrena ospatu eta elkarlan oparoan ari diren beste zenbait erakundeetako kideak ere lotuko dira sokara, hala nola: Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki, Karrikiri, La Pamplonesa musika banda edo Iruñeko Orfeoiko kideak, besteak beste.
Soka-dantza aitzin, ohi bezala, Dugunako dantzariek San Saturnino eguneko segizioan parte hartuko dugu eta ondotik, Udal plazan, hiriaren omenezko dantzak eskainiko ditugu, 12:30ak aldera.