Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Iruñeko dantzariak Baigorrin, 1953. urtean

Dokumentuaren akzioak

Iruñeko dantzariak Baigorrin, 1953. urtean

2025/05/08 23:10
Iruñeko dantzariak Baigorrin, 1953. urtean

Iruñeko dantzariak Baigorriko beheko plazan, 1953ko abuztuaren 2an. Argazkia: Oraien familiak utzia

1953 urteko abuztuaren 2a, Baigorriko festak. Beheko plazan dantza emanaldi bat ageri da irudiotan:

Lehenengo segunduetan zenbait bolant-dantzari eta neskato talde bat ageri da, bi lerroetan antolatuak, bolant-dantza dantzatzen. 

25. segunduan baina, gure taldeko dantzariak ageri dira irudietan, bolant-dantzarien artetik aurreratuz. Garai hartaz ezagutzen ditugun mugimendudun irudirik konpletoenak dira. Buruzagia —Luis Oraien— doa aitzinean. Bere gibeletik taldeko neskak poxpolinez jantziak eta atzerago, mutilak Udal dantzarien bolan-dantzari jantziekin beztituak.

Dantzarien artean ondoko hauek identifikatu ditugu: Sagrario Aranburu, Mari Tere Manso, Mertxe Sukunza, Camino Manso, Mari Tere Paños, Txelo Uriz, Javier Uriz, Javier Garaikoetxea, Luis Salcedo, Gerardo Lezea, Migeltxo Ziga, Angel Etxaniz... Garaiko argazkiak ezagutzen genituen, baina txundigarria egin zaigu gure lehen dantzariak ekinean ikusi ahal izatea. Garaiagatik, dantzakera estilizatuagoa imajinatzen genien, eta gozagarria egin zaigu haien dantzatzeko manera ikustea. Irudiak altxorra dira duten kalitateagatik. Grabazioan ez dira dantza osoak agertzen, pasarte labur batzuk baizik: . 

  • 53. segunduan 'Euskaldunak' dantzatzen ageri dira Dugunako bolant-dantzariak. 
  • 1:18 minutuan taldeko neskak ageri dira, ezezaguna zaigun kontrapas moduko dantza bat dantzatzen.
  • 1:27 minutuan Otsagabiko pañuelo-dantza dantzatzen dute taldeko mutilek, boboa buru. Garaiko jantzien xehetasunak ikus ditzakegu koloretako irudiotan. Esaterako, espartin zinta beltzdunak edo zapi koloretsuak.
  • 1:56 minutuan Dantza edo Katxutxa dantzatzen ageri dira, segundu gutxiz. 
  • 1:59 minutuan Jota dantzatzen ageri da boboa —Luis Salcedo—.
  • 2:16 minutuan sagar-dantza dantzatzen dute taldeko neskek. 

 

Irudiok Louise Geffroyk grabatu zituen. Belgikan sortu zen, Charleroin. Baigorriko Leisparze auzoko Ardantzea etxeko seme batekin ezkondu zen. Parisen bizi baziren ere, udaro itzultzen ziren Baigorrira. Han Louisek bere zaletasuna —irudi grabatzea— garatu zuen. Garai hartan ez zen ohikoa amateur batek bideo kamararik izatea. Ez ohikoagoa oraindik emakume bat izatea irudi-hartzailea. Emakume aitzindaria izan zen. Louise Geffroy

'Gure irudi galduak' ikerketa proiektuaren baitan aurkitu zuen grabazioa Josu Martinez zinemagile, ikerlari, eta EHUko irakasleak eta eskuzabalki partekatu du gurekin. Euskadiko filmategiak egin zuen irudion digitalizazioa. 

1953-08-02_Iruñeko-dantzariak_Baigorrin
Dugunako dantzari emakumezkoak, sagar-dantza dantzatzen Baigorriko beheko plazan. 1953-08-02. Argazkia: Oraien familiak utzia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.