Zangozako Nafarroa Oinezen dantzan

2025/03/17
Zangozako Nafarroa Oinezen dantzan

2024ko apirilean Mingain-dantzari izeneko dantza emanaldia egin genuenean, berehala jarri zen gurekin harremanean Zangozako Iker Aramendia laguna, ea dantza, musika eta bertsoa uztartzen zituen gure emanaldia Zangozako Nafarroa Oinezen prest egiteko ote ginen. Broken Brothers Brass Band-eko lagunekin aipatu eta haiek ere prest zirela, beraz, baiezkoa. Urriaren 20an Zangozan plantatu gara hartara.

Gune batzuk bisitatzeko tartea hartu eta gero, dantzariz beztitu gara. Lehenengo arean dugu aitzin emanaldia. Han agertu zaizkigu bertsolariak ere: Sarai Robles eta Bittori Elizalde —azken honek dobletea egin du, bertsotan eta dantzan—. Brass Bandaren eta gaiteroen doinura, eta zoru ezegonkorraren gainean, dantza pare bat eman ditugu eta dantzarako baliatu ditugun doinu horietan aritu dira gero bertsolariak. Beste bi dantza eta beste bertsoaldi bat. 

Argazkia: Javier Bergasa (Noticias de Navarra)
 
Argazkia: Javier Bergasa (Noticias de Navarra)

Argazkia: Javier Bergasa (Noticias de Navarra)

Lehen emanaldia bukatuta, karrika-inguru informalean abiatu gara bigarren guneruntz. Dantzariak aitzinean, Brass Banda eta gaiteroak gibelean, eta atzetik, gainontzeko jendea, second line-a osatuz. Aldapan goiti eta eguzkipean, heldu gara noizbait bigarren gunera. Hemen ere, halamoduzko zolua. 

Berriz ere trokeo-dantzak eman ditugu, kontrako ordenean, lehenengo gunetik jarraitu gaituen jendea despistatzeko. Sarai eta Bittori eszenatokitik aritu dira bertsotan.

Argazkia: Ivan Delgado

Argazkia: Ivan Delgado

Amaitzeko, dantza-jauzi pare bat eman ditugu, gurekin dantzara batu nahi izan duen edonorendako!

Argazkia: Ivan Delgado

Argazkia: Ivan Delgado