Orain arteko ekarpenak
2026/02/08
Poliki-poliki argia zabaltzen eta udaberri zantzuak igartzen hasten garen egunak negutu zaizkigu atzo, Gerardo Lezea Iabar-en heriotzaren berri izan dugunean. 1932 urtean sortua gure taldearen hastapenetatik geratzen zen dantzari apurretakoa genuen. Iruñeko Kale Nagusian sortua, Oberenako dantzari...
2025/12/31
Jaun Done Saturdi egun berezia izan da aurtengoa. Arrazoi ezberdinengatik. Horietako lehenengoa ez dugu salatuko baina begi zorrotzagoa dutenak konturatuko dira, agian. Bigarrena da, eguna Nablus-eko — Zisjordania (Palestina) — Hattah dantza taldearekin partekatzeko aukera izan dugula.
...
2025/12/29
Badira Tolosa eta iruñea lotzen duten zenbait hari —agian gehienontzako garrantzia handiegirik gabeak —. Tolosa Gipuzkoako hiriburu izan zen eta Iruñea Nafarroa Garaikoa izaten jarraitzen du. Iruñeko Udalak 1913an deitu zituen Tolosako Udal txistulariak lehenbizikoz, San Ferminetan jo zeza...
2025/11/14
Joandako Urriaren 21ean, Jorge Oteiza eskultore, pentsalari eta aktibistaren urtebetetze egunarekin bat eginez, Danok Oteiza elkartea aurkeztu du Oteiza Museoak, oriotarraren pentsamendua eta ondarea zabaltzea xede izanen duena. Aurkezpenerako, arratsaldez, hainbat kultura adierazpen bildu dituen...
2025/11/06
Heldu den asteko ostiralerako —azaroak 14 — dantza berrien atontzeari buruzko jardunaldia antolatu dugu Iruñean. Sarri erreparatu izan diegu tradizioz heldu zaizkigun dantza sistema eta ohiturei, baina gaude, orain arte ez dela horren ohikoa izan, azken urteotan abiatu diren molde berriko...
2025/10/21
Urteko datarik berezienetakoa dugu San Fermin txikietako igandearena. Egun horrekin ateratzen dugu kalera gure ezpata-dantza. Berezitasun horren neurria ematen digute, aurtengorako izena eman dute 70 lagunek. Ezingo baititugu Iruñeko karrikak eta plazak zabaldu, ezin izan diegu dantzari guztiei at...
2025/10/16
Uda moteltzen hasten den garaian abiatzen ohi dugu gure dantza jarduna, merezitako bakantzen ostean. Iraila hastapenean —8an zehazki — Batasunaren Itunaren eguna ospatzen dugu Iruñean. Carlos III.a erregeak hiri-buruzagiko hiru burgu zaharrak entitate bakarrean bildu zituen 1423an eta orduz ...
2025/10/16
Ekainaren 23tik uztailaren 25era hogeita hamahiru egun eta 9 emanaldi. 3,6 eguneko bat. Aski!!! Urteroko zita baitugu joan gara aurten ere Tuterako festetara dantzara, Beterri peñak gonbidaturik. Eta pozik, eh! Baina agerikoa da dantzari eta musikarien nekea. Hasteko, Tuterako gaiteroen laguntzaz...
2025/10/14
Berastegiko emanaldia egin eta bi egunera berriz ere tramankuluak hartu eta Bizkaia aldera abiatu gara oraingoan. Elai-Alaiko lagunek haien Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 50. aldia ospatuko dute eta bertara gonbidatu gaituzte. Esan bezala, guretako data bitxiak izanik ere, badira ...
2025/10/13
Sanferminak bukatuta Tuterako festak arte deskantsua hartu ohi dugu. Aurten ezin izan dugu ordea. Uztailaren 20an, Urmuga jaialdia ren baitan Gipuzkoa toponimoaren milurteurrena ospatzeko ekitaldi berezia antolatu dute Nafarroa Garaia eta Gipuzkoako mugan. Berez, Irumugarrietako maldetan egitea...
Orain arteko erantzunak
2015/11/17
Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!
2014/01/24
Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es/nws/es/musica/pamplona/auditorio_baluarte_sala_principal_08mm/besta_berri/SeleccionEntradas;jsessionid=Sv5yv08DTLvCLB7Gd0BcBkKpQnjjp5MhYnv7bChcVvZHGVzGw0JJ!1862236175!1014570936!1390573874943?sesId=15730104&codSTK=CAS!servicaixa
2013/09/26
Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!
2013/03/05
Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!
2012/10/16
Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?
2011/12/31
Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!