Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Dantza berrien atontzeari buruzko jardunaldia

Dokumentuaren akzioak

Dantza berrien atontzeari buruzko jardunaldia

Heldu den asteko ostiralerako —azaroak 14— dantza berrien atontzeari buruzko jardunaldia antolatu dugu Iruñean. 

Sarri erreparatu izan diegu tradizioz heldu zaizkigun dantza sistema eta ohiturei, baina gaude, orain arte ez dela horren ohikoa izan, azken urteotan abiatu diren molde berriko dantza tradizioei begiratzea. Esate baterako, azken bi hamarkadetan Euskal Herri osoan gertatu den ezpata-dantzen ugaritzea aztertzeko modukoa iruditzen zaigu. Berdintsu esan genezake soka-dantza, trokeo-dantza edo libertimendu dantzei buruz.

Fenomenoaren orokortasunari erreparatu aitzin, baina, iturburuan jarri nahiko genuke arreta. Zergatik eta nola abiatu izan dira dantza zahar-berri hauen atontze prozesuak han eta hemen? Zerk egiten du sustraitu daitezen eta funtziona dezaten?

Horretarako, iraupen luzeko hiru dantza ohituren testigantzak bildu nahi izan ditugu jardunaldi honetan. Gurekin izanen dira, beraz:

  • Mikel Larramendi - Iruñeko San lorenzoko dantzariak
  • Oier Araolaza - Eibarko Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak
  • Mikel Sarriegi - Beasaingo Igartzako ezpata-dantza eta trokeo-dantzak

SanLorenzo-Kezka-Aurtzaka

Esan bezala jardunaldia azaroaren 14ean (ostirala) izanen da, Iruñeko Arrotxapea auzoko Euskokultur Mintegian (Baratzeen zeharkalea 2 - behea), arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

Dantza berrien atontzeari buruzko jardunaldia

Jardunaldi hau MECNA programari esker antolatua izan da.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.