Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Oteizaren apostoluen soka-dantza, Oteiza museoan

Dokumentuaren akzioak

Oteizaren apostoluen soka-dantza, Oteiza museoan

2025/11/14 13:45
Oteizaren apostoluen soka-dantza, Oteiza museoan

2025-10-21. Apostoluen soka-dantza Oteiza Museoan, Altzuzan. Argazkia: Iñaki Aldatz

Joandako Urriaren 21ean, Jorge Oteiza eskultore, pentsalari eta aktibistaren urtebetetze egunarekin bat eginez, Danok Oteiza elkartea aurkeztu du Oteiza Museoak, oriotarraren pentsamendua eta ondarea zabaltzea xede izanen duena. Aurkezpenerako, arratsaldez, hainbat kultura adierazpen bildu dituen ekitaldia antolatu dute. Tartean, ezinbestean, euskal dantzak ere toki nabarmena izan du, Argia dantzari taldearen parte hartzeari esker. 

Dugunako 15 dantzari aritu gara bertan dantzan, Oier Araolaza, Itziar Otamendi, Enrike Izagirre eta Josu Garaterekin batera. Aurkezpen ekitaldia hurrentzeko eman dugu soka-dantza, ilundu duenean, Museo aitzineko zabaldegian. ezinbestean momentu mistikoa izan da.

2025-10-21_Apostoluen-soka-dantza-Altzuzan-01
2025-10-21. Apostoluen soka-dantza Oteiza Museoan, Altzuzan. Argazkia: Iñaki Aldatz

Aurkez-aurkakoaren soinuarekin eskaileretan beheiti abiatu da soka-taldea, San Migel aitzinean, kaskainetak joz. Plaza hartu dutelarik, aurkez-aurkakoa dantzatu dute aurresku eta atzeskuak.

2025-10-21_Apostoluen-soka-dantza-Altzuzan-01
2025-10-21. Apostoluen soka-dantza Oteiza Museoan, Altzuzan. Argazkia: Iñaki Aldatz

2025-10-21_Apostoluen-soka-dantza-Altzuzan-03
2025-10-21. Apostoluen soka-dantza Oteiza Museoan, Altzuzan. Argazkia: Iñaki Aldatz

Tinieblak jo dituzte apostoluek ondotik, eskuetatik heldu eta Kristoren irudiaren inguruan dantzatu aitzin.

2025-10-21_Apostoluen-soka-dantza-Altzuzan-04
2025-10-21. Apostoluen soka-dantza Oteiza Museoan, Altzuzan. Argazkia: Iñaki Aldatz

2025-10-21_Apostoluen-soka-dantza-Altzuzan-05
2025-10-21. Apostoluen soka-dantza Oteiza Museoan, Altzuzan. Argazkia: Iñaki Aldatz

Maria Maidalenak bere dantza hordigarria egin du gero eta denak sokara bildurik branlea dantzatu dute guztiek. Rubatoan jotako Aita Gurearen soinuarekin utzi dute denek plaza, ixil-mixilean.

2025-10-21_Apostoluen-soka-dantza-Altzuzan-06
2025-10-21. Apostoluen soka-dantza Oteiza Museoan, Altzuzan. Argazkia: Iñaki Aldatz

Oteiza eta Argia

Juan Antonio Urbeltzek eta Jorge Oteizak 1965ean egin zuten ezagutza, Hondarribian, Fernando Larruquert eta Nestor Basterretxearen Amalur pelikularen filmaketan. Orduztik harreman sendoa erakiki zuten. Arte Garaikidearen Euskal Eskolan, dantzaren alorraren ardura Urbeltzi eman zion Oteizak eta gerora, Argiaren lana eta irakurketa sinbolikoak arreta eta interes handiz jarraitu zituen ordurako eskultore ohi zenak. Ez alferrik, Oteiza Fundazioko patronatoko kide da Juan Antonio Urbeltz 1996 urtetik. 

Apostoluen soka-dantza: soka-dantza bat faszikuluka

2008 urteko abuztuaren 27an, Donostiako musika hamabostaldiaren baitan eta Oteizaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, Arantzazun estreinatu zen Oteizaren Apostoluen soka-dantzaren lehen bertsioa. Arantzazuko apostoluen frisoaren azpian Argia, Kezka eta Duguna taldeetako 14 dantzarik harrizko apostoluak gorpuztu genituen dantzan. Oñatiko —bertako dermion baita Arantzazu— Oñatz dantza taldeko lagunek ere Korpus dantzak eman zituzten, Urbeltzek Oñatiko Besta Berriko segizioan ateratzen diren hezur-haragizko apostoluen jantziak erabili nahi izan zituen baina orduko hartan ezinezkoa izan zen. Ez zuen amore eman, baina.

2008-08-27_Apostoluen-soka-dantza_01
2008-08-27. Apostoluen soka-dantza Arantzazun. Argazkia: Maitane Algarra

2008-08-27_Apostoluen-soka-dantza_02
2008-08-27. Apostoluen soka-dantza Arantzazun. Argazkia: Maitane Algarra

2012an Besta Berri izeneko ikuskizuna aurkeztu zuen Argiak eta horren baitan txertatu zuten Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregin Apostoluen soka-dantza birmoldatua, Oñatiko apostoluen irudien erreplikekin, Korpus-dantzariekin eta enparauekin. Hau da Urriaren 21ean Altzuzan egin duguna. 

2013-06-09_Besta-Berri-Victoria-Eugenia_IZ_9055
2013-06-09. Besta-Berri ikuskizuna, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Argazkia: Iñaki Zugasti

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.