Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak

Orain arteko ekarpenak

Badator, badator, Martin Zalakain!!!!

2017/11/07

Heldu den larunbatean (azaroak 11) estreinatuko dute Argia dantzari taldeak eta Artedrama arte eszenikoen plataformak, Martin Zalakain, Juan Antonio Urbeltzek gidatutako dantza eta antzerki ikusgarri berria. Argiako dantzariez gain, Kezka (Eibar), Maritzuli (Biarritz), Elai-Alai (Portugalete), ...

Gehiago irakurri

Adio Larrain-dantza, edo aurtengo Sanferminetako kronika

2017/10/10

Badira behintzat 11 urte (eta 12 ez ote diren izan), Sanferminetako zortziurrenean Lizarrako Larrain-dantza dantzatu izan dugula Iruñeko udal plazan. Memoriak hutsegiten ez badigu, 2005ean dantzatu genuen lehenbizikoz. Urte hartan Turrillas maisuari egindako omenaldi batean, Iruñeko udal gaitero ...

Gehiago irakurri

Badator Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza

2017/09/22

Heldu den igandean, irailak 24, Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza aterako dugu Iruñeko alde zaharreko karriketara, beste behin. Azken urteotan usatu bezala, 40 dantzarik osatuko dute segizioa eta abantzu txistulari alarde oso bat izanen dugu gibeletik, musikan: 12 ttunttunero eta atabalari. ...

Gehiago irakurri

Tarragonako Santa Teclako festetan dantzatuko ditugu trokeo-dantzak

2017/09/13

Asteburuan — irailaren 16 eta 17an — Tarragonara goaz trokeo-dantzara, Santa Tecla ko festen kari, bertako Bastoners taldeak gonbidaturik. Ilusio gaitza egiten digu gonbidapenak, izan ere, Santa Teclako festen — eta bere segizio ikusgarriaren — berri dugu aspalditik eta emanaldi berezi...

Gehiago irakurri

Eta trokeo dantzak plazaratu genituen!

2017/09/07

Erditze luzea izan da baina joandako ekainaren 25ean plazaratu genituen azkenik, hondar hilabeteetako lan ordu gehienak hartu dizkiguten trokeo-dantzak. Dugunako dantzarion egunaren baitan izan zen. Iaz hasi ginen egun hau ospatzen, urtean zehar dantzari txiki zein helduek landu dugunaren lagin gis...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantzari erraldoi bat

2017/08/25

Erraldoi txikien konpartsa ederra dute Ezpelur gaiteroek eta uda hasieran erraldoi berria mustu dute: Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantzaria!! Aitor Callejak eraikitzen dituen erraldoiak beti dira eder-ederrak, baina honakoa bereziki ederra atxeman dugu guk! Ekainaren 24ean, Sanjoan egunez, ema...

Gehiago irakurri

Bihar dela Sanjoan, gu hemen dantza gaitean...

2017/08/03

Hala dio Sanjoan bezperarekin kantatzen ditugun kopletako batek, gure urteroko asmoen aitorpen fermu gisa. Garaian gari-jotze denbora izaten zen Sanfermin aurrea, hauts, bero eta nabar kolore. Horrelako panorama topatu genuen guk ere, ekainaren 22an, lili bila Ezkabarte aldera jo genuelarik: sor...

Gehiago irakurri

Arrosadian izan da aurtengo Irudama-ren topaketa

2017/07/25

Ekainaren 3an izan da aurtengo Iruñeko Dantzarion Mahaian antolatzen duen dantzari topaketa, Arrosadiako auzoan. Auzoetako festekin bat egin ohi du topaketa honek eta aurten, esan bezala, Arrosadiako festekin egin du bat. Eguraldiak zer ekarriko zigun zain, Oberena kirol elkartean egin genuen h...

Gehiago irakurri

Dantza propioak izanen dituzte Iruñeko Sanferminek aurtendik goiti

2017/06/27

Aspaldiko asmoa genuen Sanferminetarako dantza propioak sortzearena. Kasik, Iruñeko ondare koreografikoa aberasteko lanean hasi ginenean hura izan zen gure lehen erronka. Alta, lehenago heldu ziren Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza, Sanblas eta Sanjoan bezperako soka-dantzak eta 3 Burgoen soka-...

Gehiago irakurri 1

San Joan bezperako soka-dantza, bihar Arrotxapean

2017/06/22

Iruñera Sanfermin urrina hedatzen hasten delarik, soka-dantza karrikaratzen dugu, San Joan bezperaz, Arga ibai ertzean. San Joan bezpera ostiralarekin egokitu da aurten, hau da, bihar —ekainak 23 — eta beraz, ileak lorez apaindu, eztarriak argitu eta belauntxingoak airera joko ditugu, beste...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

dugunadt on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea on Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es/nws/es/musica/pamplona/auditorio_baluarte_sala_principal_08mm/besta_berri/SeleccionEntradas;jsessionid=Sv5yv08DTLvCLB7Gd0BcBkKpQnjjp5MhYnv7bChcVvZHGVzGw0JJ!1862236175!1014570936!1390573874943?sesId=15730104&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea on San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!

Duguna dantza taldea on Nik ere babesten dut dantzan.com

2013/03/05

Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!

Duguna dantza taldea on Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?

Biba dantzan.com!

2011/12/31

Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!