Karlos III.aren gurutzea, eta belauntxingoa, Arregi eta Urbeltzendako
Nafarroa (Garaiko) Gobernuak Karlos III.aren gurutzea eman zien maiatzaren 12an Marian Arregiri (hilondokoa) eta Juan Antonio Urbeltzi, besteak beste, folklorearen erroak ikertu eta osagai tradizioanalak trasmititu, birsortu eta artistikoki aurkezten egindako lana eskerga aitortzeko.
Marian Arregi eta Juan Antonio Urbeltzekin batera Nafarroako Gobernuaren saria jaso zuten Uxua Lopez, Ana Diez, Ascen Cruchaga, Frias ahizpak, Mirentxu Oyarzabal, Nafarroako Abesbatzen federazioa, Arza ahizpak eta Gaz Kalo ijito elkarteak.
Aitor Urkiza txistularia buru zuen musika boskoteak girotu zuen ekitaldia eta bere eskutik jaso genuen bertan parte hartzeko gonbitea. Mila esker beraz, Aitor! Saritutako lagun guztiekin osatutako soka-dantza egitea proposatu genien Nafarroako Gobernuko protokoloko arduradunei, baina ez ez ezagutuaren aurrean izan ohi duten beldurrez eta soka-dantzak duen indar sinbolikoa ulertu gabe antza, Belauntxigoa soilik dantzatu ahal izan genien omenduei eta Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkosi. Aitor Urkizak berak, Xabier Olazabalek eta Beñat Lopezek —gure taldeko atabalaria denak— airoski jarri zieten doinua Amaia Irigoien eta Aritz Ibañezen urratsei.

Haien dantza eta testutxo hau, Marian eta Juan Antoniori, esker onez!