Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak

Orain arteko ekarpenak

Soka erakusketa Iruñean, Sanfermin bezpera arte

2017/06/01

Bihar ostirala, ekainak 2, zabalduko da Iruñeko Kondestablearen jauregian Soka , Euskal Kultur Erakundea k ekoizturiko euskal dantzari buruzko multimedia erakusketa . Sanfermin festen bezpera arte zabalik izanen da — ekainaren 30a arte — Iruñeko Udalak eta Duguna-Iruñeko dantzariok elkar...

Gehiago irakurri

Dantzatrük egin dugu Urdiñarbe eta Eskiulako dantzariekin

2017/04/19

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatutako 'Dantzatrük' programan izena eman dugu aurten eta matxoaren 25 eta 26ko asteburuan egin genuen trukearen lehen partea, Urdiñarbe eta Eskiulako dantzariekin. Larunbat goizean erosketatxo batzuk egin eta goiz abiatu ginen bortuetan gora eta behera. Err...

Gehiago irakurri

San Blas eguneko soka-dantza egin dugu urtero bezala (edo ez)

2017/02/28

Urte aldaketak berarekin dakarren ajeaz bizkortu orduko heltzen zaigu urteko lehen betebeharra: San Blas eguneko soka-dantza. Aurten, otsailaren 3an, ostiralarekin. Kronika hau poxi bat berant dator horregatik. Eta gainera, emanaldia aitzin berotu ordez hoztu baikinen eta eztularen eztulaz, ezin iz...

Gehiago irakurri

Iruñeko dantzari baten xoko maitea

2017/02/09

Beste askotan bezala, kasualitatez -sareko harat-hunateko nabigazio horietako batean- ezagutu genuen atzo Zizunetea ekoiztetxearen Memoriadun xokoak proiektua. Bertan, Nafarroa Garaiko 27 bazter ezberdinei buruzko haien oroitzapenak kontatzen dituzte beste horrenbeste lagunek, labur-labur, halako...

Gehiago irakurri

San Blas eguneko soka-dantza dantzatuko dugu ostiralean

2017/01/31

Tuju, tuju!!! Marrantatu gara eta eztarriko minak eta eztulak loa galarazten digute. Eskerrak ostiralean San Blas eguneko soka-dantza emanen dugula beste behin, gaitz horien kontrako botika eraginkorra -0º inguruko tenperaturan eta elur-mehatxuarekin dantzatu izan badugu ere, gure buruei sinist...

Gehiago irakurri

Camino Manso Azpilikueta zendu da

2017/01/17

Benetan tristea izaten ari da 2017. urte honen hasiera guretako. Aurreko astean Javier Garaikoetxea Urrizaren heriotzaren berri izan genuen eta gaur aldiz, Camino Manso Azpilikuetarena (85 urte), gure dantza taldeko nesken lehen belaunaldiko dantzariarena. Iruñeko Orfeoiaren gerizpean sortu zuten ...

Gehiago irakurri

Goi eta beherik ez da enetzat...

2017/01/16

... Naparro bat da bakarra kantatu zuen Xalbadorrek. Guretako ere hala denez, bigarren aldiz elkartu genituen Nafarroa guztiko dantzariak joandako abenduaren 3ko ezpata-dantzan. Iaz abiatu genuen ohituratxoa eta 'Nafarroako erresumari gorazarrea' antolatzeko arduradunei ederra iruditu zitzaie...

Gehiago irakurri

Javier Garaikoetxea Urriza zendu da

2017/01/11

Atzo arratsaldean, Javier Garaikoetxea Urriza, gure taldeko lehen dantzarietako bat izandakoa zendu zen, 87 urte zituela. 1949ko azaroaren 29an atera ziren Iruñeko dantzariak lehen aldiz plazara dantzara, guretako argazki gogoangarria den hau utziz. Hor tartean da Javier Garaikoetxea. 1949...

Gehiago irakurri

Puska-biltzea gaur, Olentzerorekin

2016/12/23

Azken urteotako ohituratxoari jarraikiz, Olentzero pasiora aterako dugu gaur iluntze aldean, Iruñeko alde zaharreko karriketan barna. Puska-biltzean ibiliko gara, handi zein txiki, gauean afari-lege ederra egiteko. 18:00etan abiatuko gara Maiatzaren 2a karrikako gure egoitzatik eta Caldereria, ...

Gehiago irakurri

Sansaturnino eguneko kronika

2016/12/15

Iruñea noizbait Iruñea bada, negu parteko egun eguzkitsu baina hotzetan dela dio Miguel Sanchez Ostiz idazleak. Oraindik negua izan gabe ere, halako eguraldia tokatu zitzaigun, joandako azaroaren 29an, Sansaturnino egunez, gure hiriaren egun handi(et)a(ko bat) ospatzeko. Iruñea inoiz baino Iruñ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

dugunadt on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea on Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es/nws/es/musica/pamplona/auditorio_baluarte_sala_principal_08mm/besta_berri/SeleccionEntradas;jsessionid=Sv5yv08DTLvCLB7Gd0BcBkKpQnjjp5MhYnv7bChcVvZHGVzGw0JJ!1862236175!1014570936!1390573874943?sesId=15730104&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea on San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!

Duguna dantza taldea on Nik ere babesten dut dantzan.com

2013/03/05

Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!

Duguna dantza taldea on Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?

Biba dantzan.com!

2011/12/31

Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!