Done Nahianten omenez dantzan
Ez dago beti dantzarako aitzaki beharrik. Estakururik gabe ere dantza dezakegu, gogoa ematen digulako. Done Nahiant-en omenez. Horixe bera egin zuten gure txikiek joandako maiatzaren 6an, Sanfermin ikastolako dantza ikasleekin batera. Abisurik eman gabe, kasik ezkutuan eta gogoa eman zielako, Burguen plaza bereganatu eta 45 minutuko emanaldi xume bezain apaina eskaini zuten, bertan bildu ziren gertukoendako.
Zenbaitetan talde bakoitza bere alde, beste zenbaitetan nahastuta, honako dantzak eman zituzten: Zazpi jauziak, Lasarte-Oriako sorgin-dantza, Biarnoko Fricasse, Berako makil-dantzak, Zuberoako makil-dantza eta Baztango zortzikoa. Aitor Huarte eta Julen Fagoaga aritu ziren musikan, zintzo demonio!
Aritz Ibañez-ek hartutako argazki hauetan ikus ditzakezue emanaldiko beste hainbat pasarte:
