Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Sanblas eguneko soka-dantza, larunbatean, eguerdiz

Dokumentuaren akzioak

Sanblas eguneko soka-dantza, larunbatean, eguerdiz

2018/02/01 10:20
Sanblas eguneko soka-dantza, larunbatean, eguerdiz

Argazkia: Unai Beroiz

Lana pilatuko zaigu iruindarroi bihar larunbata: Iruñean kantuz Mercaderesetik, Kaldereroak, Animalien dantzak eta San Lorenzoko danzanteak izen bereko karrikatik eta San Nicolas plazan Sanblas eguneko azoka eta soka-dantza.

Dantzari fama du Sanblasek nafar kondaira baten arabera. Beraz, zer hobe eguna dantzan ospatzea baino! Eguraldiak lagunduko ote duen, besterik da. Hotza datorrela, euria datorrela, elurra datorrela... ikusiko! Dantzatu izan dugu lehenago ere elurraren mehatxupean eta espartinak busti-bustirik.

San Nikolaseko txokoan eta San Nikolas plazan, txandaka-edo, eman ohi dugu soka-dantza eta aurten plazan egokitu da. Ez da ilunpean izanen, aurreko urteotan bezala. Asteburua izaki, eguerdiko 13:30etan aterako dugu soka plazara.

San Blas eguneko soka-dantza:

  • Otsailaren 3an
  • Eguerdiko 13:30etan
  • San Nikolas plazan 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.