Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak

Orain arteko ekarpenak

Soka-dantza Iruñeko Batasunaren Pribilegioa oroitzeko

2016/08/31

Heldu den irailaren 8an Batasunaren Pribilejioaren 593. urteurrena ospatuko dugu Iruñean. Dokumento horren bitartez Karlos III erregeak Iruñeko 3 burgu zaharrak (Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas) elkartu zituen 1423. urtean, gaur egungo hiri bakarra sortuz.  Iruñeko dantzariok par...

Gehiago irakurri

Erriberako hiriburuan beste behin

2016/08/16

Gure egutegian zenbait emanaldi finko ditugu. Gehienak Iruñerrian, Iruñeko dantzarion protokoloen barruan. Baina baditugu beste emanaldi kuttun batzuk. Horietako bat da Tuterako festetako emanaldia. Beterri peñakoek gonbidatuta, bederatzi urte daramatzagu Erriberako hiriburuko Santa Ana jaiet...

Gehiago irakurri

2016ko Sanferminen kronika

2016/08/02

Opor garaian gaude, baina hain zuzen horregatik zorretan ditugun lanak berdindu nahiko genituzke, berandu baino lehen. Hartara, memoriak oraindik gehiago huts egin baino lehen, hor doa aurtengo Sanferminetako gure lanen kronika.  Hamaiketakoa txupinazioaren aurretik izaten denez, eta gure Sanfe...

Gehiago irakurri

Iruñeko dantzarion agenda Sanferminetarako

2016/07/05

Ordu batzuk baino ez dira falta iruindar guztiak dantzariz jantzi -izan ere jantzi zuri-gorria ez al da dantzari jantzia finean?- eta gure urtea bitan banatzen dituzten bestak har daitezen. Besta egun horietan dantzatzeko, batez ere, sortu zuen Iruñeko udalak gure taldea eta beraz, badugu zer egin...

Gehiago irakurri

San Joan bezperarik beroena

2016/07/04

Izerdi eginen genuela bagenekien. Bezperaren bezperan, Atez eta Ultzama aldera txangoa egin genuen, dantzarako erabiliko genituen koroak apaintzeko lore eta belar bila. Mugimendu handirik egin gabe, izerdian. Itzaletan ere izerdian... biharamunean ere eguzki garaitezinaren bisita iragarria zen, be...

Gehiago irakurri

Hau bai harrobia eta ez Osasunarena!

2016/06/20

Osasuna gora eta Osasuna behera ibili gara azken egunotan Iruñean, baina bada besterik hiri buruzagian. Futbolak txiripaz zipriztindu ez bagintuen ere, aspaldian antolatu nahian genbiltzan Iruñeko dantzarion eguna egin ahal izan genuen igandean, ekainak 19. Helburua errexa: gure taldean dantzan a...

Gehiago irakurri

Ekaineko dantza zurrunbiloaren hasiera, Sarriguren-en

2016/06/17

Aurtengo ekaina dantza emanaldiz gainezka heldu zaigu. Lehena pasa den ekainaren 12an izan genuen, Iruñea ondoko Sarriguren-eko festetan. Sarrigureneko jaietan dantzatzea tradizio bilakatu da kasik. Izan ere, bigarren urtea da jarraian bertara goazela dantzara. Ekaina izan arren, eguraldiak ez ...

Gehiago irakurri

4 emanaldi izan genituen oso denbora gutxian

2016/06/16

Hobe esanda, izanen ditugu... Lanez gainezka datorkigu ekaina bukaera. Eskerrak uztaila hasiera libre samar dugu... Oh wait!!! Ostiralean -ekainak 17- Pamplonesa musika bandak emanen duen kontzertu-dantzaldian parte hartuko dugu Iruñeko udal txistulari eta gaiteroekin batera. Boleroak,...

Gehiago irakurri

Dugunako dantzari txikiak beste behin Portugaleten

2016/06/09

Aurreko ekainaren 4ean, azken urteetan bezala, dantzari txiki talde bat Portugaleteko Berriztasuna dantza taldea k antolatzen duen Txikien Dantzaldira bidali genuen. Honakoan dantzari koxkorxenei egokitu zitzaien Portugaleten dantzatzea eta estreinaldi bikoitza izan zuten beraz, Corteseko makila-d...

Gehiago irakurri

Iruindarrak Baigorriarrak dantzatzen

2016/06/01

BANDtzaldia izeneko egitasmoa jarri du martxan AIKO taldeak . Hango eta hemengo musika banden doinura antolatutako dantzaldi bira. Lehenengoa ekainaren 24ean izanen da Bilbon, bertako musika bandarekin, 19:30etan plaza berrian. Proiektua ezagutzera emateko bideoa zabaldu du AIKOk, duela zenbait...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

dugunadt on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea on Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es/nws/es/musica/pamplona/auditorio_baluarte_sala_principal_08mm/besta_berri/SeleccionEntradas;jsessionid=Sv5yv08DTLvCLB7Gd0BcBkKpQnjjp5MhYnv7bChcVvZHGVzGw0JJ!1862236175!1014570936!1390573874943?sesId=15730104&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea on San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!

Duguna dantza taldea on Nik ere babesten dut dantzan.com

2013/03/05

Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!

Duguna dantza taldea on Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?

Biba dantzan.com!

2011/12/31

Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!