Dokumentuaren akzioak
Maitasun katez lotu Tutera, Baigorri...
1991ko Nafarroa Oinezen kantak Nafarroako geografia guztiaren lotura ederra egiten zuen bere hitzetan eta guretako abenduaren 3ko ezpata-dantza denaren izpiritua ederki islatzen du.
Agian jakinen duzuenez, 2015ean Foru Gobernua Nafarroako erresumari gorazarre egiteko ekitaldia antolatzen hasi zen eta horri arrandia emateko-edo, gure ezpata-dantzak bere txokotxoa egin du, momentuz. Egun hori hango eta hemengo lagunak gurekin dantzara gonbidatzeko probesten dugu. Hartara, joandako abenduaren 3an Tutera, Baigorri, Sesma, Erronkari eta Iruñeko dantzariak —Funes-ekoak kale egin zigun, halabeharrez, azken unean— elkartu ginen, elurtutako Txurregi eta Gaztelu mendien tontorrak begira genituela. Tuteratik Miren Balmaseda heldu zen, Baigorritik Ibai Indart, Sesmatik Eva Garzia, Erronkaritik Aritz Jamar eta Iruñetik Fermin Teruel, gure taldeko gainontzeko dantzariokin batera.
Ekitaldia, Nafarroako errege-jauregi izandako eta egun Nafarroako Artxibo Orokorra gordetzen duen eraikinaren aitzinean egin ohi da. Hor dira geure paperak eta dantzatzeko unean bertan han zegoen ikusgai, Navarrorum, euskarari buruzko dokumentu nafarren erakusketa. Ez zen inguru txarrena dantzatzeko!
Ekitaldia bandera dantzatuz hasi genuen. Aritz Jamar da Erronkariko bandera-dantzarietako bat eta berari eman genion bandera astintzeko ardura, haien moldera. Bai dotore astindu ere! Soinulari, taldeko ttunttuneroak: Iñaki Sagardoi, Aitor Huarte eta Beñat Lopez. Ikusi eta entzun:
Ezpata-dantzarien tropela abiatu zen ondotik, Artxiboaren ataritik elkiz. Zortzikoa, zubiak, arrosa eta belauntxingoa.
Irantzu Irigoien, Marta Zugasti, Leire Leza eta Hasier Morenok egin zituzten ezpata-txiki lanak eta Aritz Ibañezek buruzagiarenak. Tropelean Maria Izal, Ainara Ranera, Amaia Irigoien, Mikel Tristan, Itxaso Martinez, Irati Sorbet, Itziar Perez, Itziar Gonzalez, Edurne Irigoien, Ainhoa Urmeneta, Joseba Lorenzo, Auritz Garzia, Maialen Etaio, Shanti Diaz, Maialen Ziaurriz, Izaskun Arriaran, Jon Urmeneta, Aitor Arana, Pablo Epaltza, Edurne Turrillas eta gure gonbidatuak.
Ezpata-dantzaren ondotik, agintarien lore eskaintza. Ekitaldi motx eta xumea izan zen eta behin bukatuta, ezagunak agurtuta, otamena gozatzeko aukera izan genuen, epelean, kanpoan hotz baitzen!
- Mikel Irurek hartu zizkigun argazkien sortatxoa, hemen:
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05