Orain arteko ekarpenak
2018/07/17
Besta Berri egunez, ekainaren 3arekin aurten, Donibane Lohizunera abiatu gara, autobusa bete dantzari, txiki nahiz heldu. Begiraleak taldeko lagunek Udaberria Dantzan jaialdia antolatu dute beste behin eta gu gonbidatu, Gasteizeko Jare, Añorgako Arkaitz, Ezpeizeko Xiberoko Jauna, Erandioko...
2018/07/05
24 ordu baino gutxiago falta da Iruñean besta leher dadin. Eta besten osagarri ezinbestekoa da dantza. Dantza goizez, dantza gauez, dantza karrikan, dantza estalpean, plazako dantza eta dantza errituala. Denetarik bada Sanferminetan. Guk ere badugu zer egina heldu den egunetan. Hona Iruñeko dantz...
2018/06/17
10 urtean behin izaten da. 10 urtean behin euria izaten dugu Iruñeko Ezpalak jaialdian. 2008an izan genuen , arkuak txirikordatu genituen urtean eta aurten ere izan dugu. Eta ez nolanahiko zaparrada! Baina egitekotan, egin dezala ongi! Hartara, goiz-goizetik erabaki genuen jaialdia estalpean egi...
2018/06/10
Eguna eguzkitxu esnatu zaigu Iruñean, baina laster goibeldu zaigu. Goiz erdian hartu dugu deia: Karlos Iriarte zendu da! Min garratzez eta penaz bete zaigu gogoa, baina baita oroitzapen ederrez ere.
Aspaldi hasi zen Karla — horrela deitzen zioten lagunek — eta gure taldearen arteko harrema...
2018/06/05
Nafarroa (Garaiko) Gobernuak Karlos III.aren gurutzea eman zien maiatzaren 12an Marian Arregiri (hilondokoa) eta Juan Antonio Urbeltzi, besteak beste, folklorearen erroak ikertu eta osagai tradizioanalak trasmititu, birsortu eta artistikoki aurkezten egindako lana eskerga aitortzeko.
...
2018/05/30
Ez dago beti dantzarako aitzaki beharrik. Estakururik gabe ere dantza dezakegu, gogoa ematen digulako. Done Nahiant-en omenez. Horixe bera egin zuten gure txikiek joandako maiatzaren 6an, Sanfermin ikastolako dantza ikasleekin batera. Abisurik eman gabe, kasik ezkutuan eta gogoa eman zielako, Burgu...
2018/03/14
Iruñean gertakari bat bitan errepikatzean (emanaldia²), tradizio bilakatzen dela esan ohi dugu. Bide horretatik, eta Iruñeko dantzari izanik, Berbintzanako besta txikietako gure dantza-eskolako ikasleen emanaldia halako tradizio bilakatu ote da? Bertan dantzatzeko gonbidapena jaso dugu aurten...
2018/02/16
Hartza Otsailaren 2an esnatzen omen da neguko lozorrotik, aharrausi artean nagiak ateraz.
Hartzak bezala, guk ere, — egun bateko berantarekin badere — astintzen ditugu zangoak urtean lehenbizko aldiz Sanblas egunarekin, urte hondar eta hasmentako neurrigabekeriez gure onera etorrita, hala...
2018/02/13
♩ ♪ Olentzero buru handia, entendimentu gabea... ♫ ♪ . Kantaren bertsio hori nahiago dugu, normalki, guk maite dugun Olentzero bazterreko hori hobe islatzen duelakoan, baina joandako abenduaren 23an Olentzero entendimentuz jantzia atera nahi izan genuen behingoagatik. Berria , Argia ...
2018/02/05
1991ko Nafarroa Oinezen kanta k Nafarroako geografia guztiaren lotura ederra egiten zuen bere hitzetan eta guretako abenduaren 3ko ezpata-dantza denaren izpiritua ederki islatzen du.
Agian jakinen duzuenez, 2015ean Foru Gobernua Nafarroako erresumari gorazarre egiteko ekitaldia antolatzen has...
Orain arteko erantzunak
2015/11/17
Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!
2014/01/24
Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es/nws/es/musica/pamplona/auditorio_baluarte_sala_principal_08mm/besta_berri/SeleccionEntradas;jsessionid=Sv5yv08DTLvCLB7Gd0BcBkKpQnjjp5MhYnv7bChcVvZHGVzGw0JJ!1862236175!1014570936!1390573874943?sesId=15730104&codSTK=CAS!servicaixa
2013/09/26
Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!
2013/03/05
Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!
2012/10/16
Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?
2011/12/31
Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!