Dokumentuaren akzioak
Nafarroa oinez, Nafarroa dantzan
Agian gogoratuko duzue oraindik ere Tuteran egon ginen azken aldian euriak gure alpargatak nola blaitu zituen. Bada urriaren 20an Tuterarako bidean gara berriz ere bertako Argia ikastolak antolatu duen Nafarroa Oinez-en dantzan egitera gonbidaturik.
Zeruan seinale onik ez eta buseko leihatilatik hodeiak baino ez ditugu ikusten. Baina udan ez bezala, dantzarako prestatu garenean euriak menia eman digu eta goxo dantzatzeko aukera eskaini.
Tutera inguruko alorretan zehar atondu dute ibilbidea eta zoru ordokirik ezean, errepidean eman ditugu gure 5 trokeo-dantzak: makil txikien eta makil handien dantzak izan dira aurrenekoak, arku-dantzarekin jarraitu dugu eta amaierarako, brokel eta zinten dantzak utzi ditugu.
Zeruko hodeien artetik labaintzen zen argitasun bereziak argazki eder hauek ateratzeko aukera eman dio Iñaki Tristani.
Tuteran egindako Nafarroa Oinez berezia da eta hortaz, gogoz goraipatu ditu Irantzu Irigoienek gure dorrearen goiko aldetik, besta bera eta Argia ikastola.
Gaiteroak, esan beharrik ez da, beti bezain fin!
Eguerdian eguraldia kaxkartu da eta festak ezin izan du jarraitu guri emanaldiak utzi digun zapore gozoarekin. Aurriskupenak ez omen dira bete baina gu gure aletxoa jartzen saiatu gara, egunean bertan dantzan eta baita biharamunean ere. Argia ikastolari bihotzez eskertu nahi diogu gonbidapena bera eta baita jasotako tratu atsegina ere! Mila esker!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05