Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Alpargatak zopatuta zapatarik ez...

Dokumentuaren akzioak

Alpargatak zopatuta zapatarik ez...

2019/08/29 13:30
Alpargatak zopatuta zapatarik ez...

Argazkia: Mikel Tristan

... Tuteran geratu ginen oinak zimurrez.

Bertso txarrak alde batera utzita, nozitik egiten du euria Tuteran, uztailean?

Tira, egiari zor, datuak aztertu eta jakin dugu uztailean bataz beste 4,5 egunetan izaten dela prezipitaziorik. 0,5 hori guri tokatu beharra ere! 

Ia urtero bezala, Tuterara joan gara dantzara, bertako festerara, uztailaren 26an, gure dantza-urteari amaiera eman ohi dion emanaldian. Iruñean ateri zen. Tuteran ere bai, heldu garelarik. Baita karrikara atera garelarik ere.

Ziztuan abiatu gara trokeo-dantzetako kalejirarekin Serralta kaletik. Izkinan biratu eta parez-pare topatu dugu moxkor banda bat kale erdian. Zintzarrien kalapita entzutekoa zen eta entzun gaituzte, baita ikusi ere! Baina ez dira mugitu. Han geratu dira ergelarena egiten eta zeharka begira, gu nola izorratuko. Ah bai? Tanpi zuentzat!! Eta abiadura azkartu dugu. Dantzariek nola-hala sahiestu dituzte gure zurruteroak, baina gaiteroak lerro zabalean datoz eta tupust egin dute haietako batekin. Eta morroia, gainera harrotu! Zalaparta sortu da: bultzakadaren bat, txanpaina burutik behera eta hola! Lastima ezpatak ateratzea otu ez zaigun!! 🤣 Tira, txanpainarekin bustitzetik urarekin bustitzera pasa gara berehala. Euria goitik behera!

Ia zer dioen radar kapilduik... 

San Jaime plazan aterpea bilatu eta hor egon gara ordu erdiz-edo, atertuko zain. Karrikak putzuz beterik daude baina dantzara heldu gara, beraz horixe, dantzara!

Argazkia: Mikel Tristan 

Dantza pare bat eman ditugu bertan eta konturatu gara zolua ez dagoela lore-jokoetarako. Poliki beraz. Foruen plazan ez zezensuzkorik, ez musika talde baten soinu frogarik, ez mozkor ergelik ez zela probestuz, ti-ta egin dugu bertan gure ohiko emanaldi luzexeagoa. Baina azkenean bai baizen zerbait —txikien erreboltosa— eta presaka bukatu behar izan dugu aurten ere!

Tutera 2019_02

Batean eta bestean, gero eta jende gehiago bildu zagu ingurura, baita hango eta hemengo lagunak ere: Miren, Saioa, Iñigo, Juan, Balma... bada Baigorritik espres heldu denik ere! Maria, Xanleon, Oihan... Ibai bera harrituta geratu da (beheraxeagoko argazkiak lekuko)! Muro karrikan beste dantza pare bat, ale!

Tutera 2019_03

Tutera 2019_04

Alpargatak zopatuta ditugu jadanik baina azken geldialdi bat eginen dugu Tuterako Gaitero Taberna berriaren aitzinean. Jadanik iluntzen hasi da eta beti bezala tokiz estu gabiltz Carnicerías eta Leatxe karriken arteko bidegurutzean. Baina maite dugu ikuslearekiko hurbiltasun hori. Brummel izeneko lurrin haren iragarki zoldazuak zioen bezala, gaude distantzia laburrean ematen dugula gure onena. 

Tutera 2019_05

Begia arriskatu nahi izan duen ikuslerik izan bada ere, ezustekorik gabe bukatu dugu ezustekoarekin hasitako emanaldia. Beterri peñaren egoitza ederrera itzuli eta alpargatak eranztean hartu dugu plazerra! Baina plazer handiagoa Remigiorenean afaltzean!! ;)

Mila esker beste behin ere Tuterako Beterri peñako lagunei eta plazer duzuen arte!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.