Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Iurretako plazan, etxean bezala!

Dokumentuaren akzioak

Iurretako plazan, etxean bezala!

Iurretako plazan, etxean bezala!

Argazkia: Iñaki Tristan

Dantzarako sortuak diruditen plazak daude han-hemenka. Horietako bat da Iurretakoa. Gainera, Iurretako plaza hori berezia da gure taldearendako, Iruñetik 126 kilometrora egonagatik ere. Gure taldeko beteranoek bertan hartu zioten tamaina dantzari-dantzaren parte ezberdinei duela 40 bat urte eta ordutik, harremana mantendu dugu bertako ezpata-dantzariekin. Gerora, plaza horretan bertan egin genuen beste birziklatze ikastaldi bat duela 10 bat urte. Iurretarrak Iruñean izan dira dantzan, baita iruindarrak Iurretan ere... Harreman horren azken kapitulua joandako urriaren 6an gertatu da, Sanmigel festetan dantzatzeko haien gonbidapena jaso dugunean. 

2019-10-06_Iurreta-01
Argazkia: Iñaki Tristan

2019-10-06_Iurreta-28
Argazkia: Iñaki Tristan

Azken hilabeteotako orzantza ospeari izkin egin ahal izan gabe, berriz ere euria ekarri dugu gure atzetik. Zorua busti eta jaien bezperan plaza erdian altxatzen duten Doniel atxa ureztatzeko aski euri bota du, lotsaz hasieran, zaparradan gero. Iurretakoek esan digute frontoian ezetz, plazan dantzatuko dutela, hala ere! Bada guk ere bai! Horrela, gure buruei atertu duela sinestarazi eta emanaldia hasi dugu. 

2019-10-06_Iurreta-02
Argazkia: Iñaki Zugasti

2019-10-06_Iurreta-03
Argazkia: Iñaki Zugasti

Iurretako dantzariek Gorularien dantzarekin eman diote hasiera haien saioari, zopatutako zolu gainean ipurdiak ez bustitzeko neurriak hartuz, hori bai! Segituan gure txanda, batzuen eta besteen dantzak tartekatuz osatuko baitugu emanaldia. Astebete aurretik gure hirian eman berri dugun Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantzarekin atera gara Iurretako plazara. Odol berria darama zainetan, gainera, ezpata-dantzak. Izan ere, dantzari gazte tropa eder batek debuta egin baitu, non eta Iurretako plazan! Bittori Elizalde, Jone Torres, Ainhoa Markotegi, Maitane Gonzalez, Maider Veiga, Mikel Gartzia, Oier Santamaria, Arkaitz Calvo, Saioa Seminario, Aitor Puig eta Haizea Ruiz lehenbizikoz aritu dira helduen taldearekin dantzan —eta ez oinez. Beraz, hurrengo entsaioan pastak!!

2019-10-06_Iurreta-04
Argazkia: Iñaki Zugasti

2019-10-06_Iurreta-05
Argazkia: Iñaki Zugasti

2019-10-06_Iurreta-06
Argazkia: Txebi Arriaga

2019-10-06_Iurreta-07
Argazkia: Txebi Arriaga

Iurretako dantzariek arku-dantza eta zinta-dantza egin dituzte ondotik eta tartean gu soka-dantzarako prestatu gara. Aurten Doniane bezperarako ber-atondutako soka-dantza eraman baitugu Iurretara. Modu horretan plazan ikusle ditugun hainbat lagun gonbidatu ahal izan ditugu gurekin dantzara. Eta ez dira batere gaizki atera ataka horretatik. Argi da herri dantzaria dela Iurreta! Betibizi sorta eder bi prestatu dizkigulako eta bere garaian Dantzari-dantza irakasten aritu zitzaigulako Mila Bravo eta Eneko Abasolo gonbidatu ditugu lehenbizi. Beste hamaika lagun heldu dira gero. Eguzkiaren argia apaltzen doa baina oraindik geratzen zaigu zer dantzatu!  

2019-10-06_Iurreta-07
Argazkia: Iñaki Zugasti

2019-10-06_Iurreta-08
Argazkia: Txebi Arriaga

2019-10-06_Iurreta-09
Argazkia: Iñaki Tristan

2019-10-06_Iurreta-10
Argazkia: Iñaki Zugasti

2019-10-06_Iurreta-12
Argazkia: Iñaki Zugasti

2019-10-06_Iurreta-13
Argazkia: Txebi Arriaga

2019-10-06_Iurreta-11
Argazkia: Iñaki Tristan

2019-10-06_Iurreta-14
Argazkia: Txebi Arriaga

2019-10-06_Iurreta-15
Argazkia: Txebi Arriaga

2019-10-06_Iurreta-26
Argazkia: Txebi Arriaga

2019-10-06_Iurreta-27
Argazkia: Iñaki Zugasti

Zenbat aldiz altxako ote dute zangoa Iurretako dantzariek haien festak iraun bitarte? San Migel egunez, igande goizez, eta arratsaldez berriz. Oraindik ere Dantzari-dantzako zenbait dantza eskaini dituzte plazan. Eskutan pastel fardeltxo bana eusten dituen dantzaria zerura altxatuz, Txontxongiloarekin bukaera eman diote haien hirugarren saiotxoari. 

2019-10-06_Iurreta-16
Argazkia: Iñaki Zugasti

Gure errepertorio propioko dantzekin osatu nahi izan dugu emanaldia eta beraz, Trokeo-dantzak eskaini ditugu azkenik. Gaiteroek doinuari ekin diote eta hor doa Boboa, zortzikotea atzetik duelarik! Makil-txikien eta makil handien dantzak eman ditugu zinta-dantzaren aitzinetik. Azkenik, egin diguten gonbitea eskertzeko modurik ederrena gure giza dorrearen punta-puntatik Iurreta eta bertako dantzariak goraipatzea dela iruditu zaigu. Kasik gauak harrapatu gaitu “Biba Iurreta eta Iurretako dantzariak!” oihukatu dugunerako!

2019-10-06_Iurreta-17
Argazkia: Iñaki Tristan

2019-10-06_Iurreta-17
Argazkia: Iñaki Zugasti

2019-10-06_Iurreta-18
Argazkia: Iñaki Zugasti

2019-10-06_Iurreta-19
Argazkia: Iñaki Zugasti

2019-10-06_Iurreta-20
Argazkia: Iñaki Zugasti

2019-10-06_Iurreta-21
Argazkia: Iñaki Zugasti

2019-10-06_Iurreta-22
Argazkia: Txebi Arriaga

Etxekoak hasi eta etxekoak buka! Iurretarrek Erregelak eman dituzte emanaldia ixteko. Eta lege-onekoak izaki, soka gonbidapena itzuli digute Mikel Tristan eta Joseba Lorenzo dantzara atereaz. Sorpresa ederra gorde digute, baina! Amaierako kalejirak merendu ederra zuen bukaeran! 

2019-10-06_Iurreta-23
Argazkia: Iñaki Zugasti

2019-10-06_Iurreta-24
Argazkia: Txebi Arriaga

Luzexka joan da emanaldia baina arropak aldatu-eta, erromeria da plazan eta ezin fandangoa eta arin-arina dantzatzeko tentaldiari eutsi. Iurretar eta Iruindar gazteak elkarrekin dantzan. Ezpain-zaporea gozoa daramagu Iruñera bueltan, eta ez merenduarengatik bakarrik.

2019-10-06_Iurreta-25
Argazkia: Aritz Ibañez

Jasotako harrera eta tratu atsegina eskertu nahi diegu Iurretako dantzariei. Hori bai, hurrengoa, Iruñean!

Iñaki Tristanek, Iñaki Zugastik eta Txebi Arriagak hartutako argazki sorta ederra ikusteko, ⬇⬇⬇⬇ 

2019-10-06 Iurreta

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.