Dokumentuaren akzioak
Iurreta: Errosario 2019 txotxongiloa eta pastelak
Pastelak bota dizkiete txotxongiloa dantzatzen ari ziren ezpata-dantzariei Iurretan San Migel festen errepikapenean. Izan ere, garai baten San Migel eguerdian aurreskuarekin eta atzeskuarekin sokara sartzen ziren bi gonbidatuek Errosario egunean pastelak oparitzen zizkieten dantzariei. Egun, festa batzordeak ematen dizkio ezpata-dantzari taldeari pastelak.
San Migel jaiak pasata ere dantzan jarraitzen dute Iurretako Mikel Deuna dantza taldeko dantzariek. San Migel hurrengo igandean ere Iurretako plazan dantzak ematen dira. Aurtengoan herriko dantzariekin batera Iruñeko Duguna dantza taldeko kideak izan dira. Irudi hauetan herriko dantzari taldea dugu txotxongilo dantzatzen. Dantzari-dantza eskaini eta txotxongiloarekin amaitu dute saioa, baina dantza honetan bada berezitasun bat. Txotxongiloa jasotzean, esku banatara pastelak bota dizkiote goian dagoenari eta lurrera jaistean pastelekin dantzan jarraitu du.
Irudiak: Maite Irizar. Errosario, txotxongiloa eta pastelak, Iurreta, 2019-10-06.
Etiketak
- txakarrankoa
- tradizionala
- ezpata-dantza
- errosario
- 2019
- iurreta
- pastelak
- txotxongilo
- bizkaia
- dantzari-dantza
Dokumentuaren akzioak