Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Sanblaseko soka-dantza ere berritu dugu

Dokumentuaren akzioak

Sanblaseko soka-dantza ere berritu dugu

Sanblaseko soka-dantza ere berritu dugu

Argazkia: Ivan Delgado

Iazko udaberrian Sanjuan bezperako soka-dantzarekin egin nola, Sanblase eguneko soka-dantzari ere arraberritu diogu itxura joandako otsailaren 3an. Iazko elurtetxoaren ondoan, aurten —klima aldaketaren ajeak ateri eta epel. Tira, plazara agertzeko tenperatura goxoa izan dugu.

2020-02-03_Sanblas_01
Argazkia: Ivan Delgado

Zuri-gorriz jantzita eta jadanik zerua ilunabarturik, sartu gara San Nikolas plazan. Aurresku eta atzeskuak —Osel Molinet eta Emma Gomez-ek— dantzatu dute bilantzikoa. Ondotik dantzari denak pasa dira, banan-banan, soka burutik, zortziko bakoitzean norbere gaitasunak erakutsi nahian. Gonbidatuak sartu ditugu ondotik sokara eta haiekin dantzatu ditugu ingurutxoaren parteak, tokiz dexente estu. 

2020-02-03_Sanblas_02
Argazkia: Ivan Delgado

2020-02-03_Sanblas_03
Argazkia: Ivan Delgado

Dantzaldiari musika jarri diote Iñaki Sagardoi, Eiande Aranburu, eta Aitor Huarte txistulariek, Eder Gartzia soinulariak, Julen Leuza gaiteroak eta Beñat Lopez-ek atabalarekin. Ondotik, merendu oparo batekin borobildu dugu arratsaldea.

2020-02-03_Sanblas_04
Familia argazkia, dantzari, musikari eta gonbidatuekin. Argazkia: Ivan Delgado

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.