Euriak ilundutako ezpata-dantza Elizondon
Uztailaren 27an ezpata-dantza egitera gonbidatu gaituzte Baztandarrak taldekoak Elizondoko festetara eta pentsatu dugu ezin zitekeela udaldia bukatzeko emanaldi ederragorik. Imajinatu dugu banderaren-dantza Txokotoko zubi gainean, zortzikoa Jaime Urrutia karrikan barna eta ezpata-dantza osoa Foruen plazan...
Baina euria Tuteran eta euria, biharamunean, Elizondon ere. Idorterik bada zuen herrian, dei gaitzazue dantzara!
Eta Elizondo ez baita Tutera, han ez du atertu. Goian behean aritu du arratsalde guztian, beraz, pilotalekuaren estalpean dantzatu behar izan dugu, gure ametsak zapuztuz. Eta ordu t'erdiko emanaldia behar zuena 12 minutuko emanalditxoa izan da.
Baztandarrak taldeko lagunei esan diegu, plazer dutenean itzuliko garela berriz, eguraldi onarekin, ahal delarik. Haiek emandako mutil-dantzak ikusten izan gara behintzat —bakarren bat dantzan aritu ere bai—, eta behintzat bidaia ez da izan guztiz alferrikakoa.
Juan Mari Ondikol-ek emanaldiko argazki eder hauek hartu eta bidali dizkigu. Mila esker!



