Dokumentuaren akzioak
Biba Pamplonesa musika banda!
Urteetako harreman batek lotzen gaitu Pamplonesa musika bandarekin. Uztailaren 14ero Dominguera izeneko jota dantzatzen dugu haien eta udal gaiteroen doinura eta azken urteotan hainbat jaialditan egokitu zaigu elkarrekin aritzea. Eta harremanetik maitasuna. Hortaz, Iruñeko ikurretako bat den Pamplonesa musika bandaren mendeurrena ospatzeko urriaren 26an egin den ekitaldi nagusian ezin genuen hutsik egin.
Etxekoek etxekoendako antolatutako jaialdia izan da eta bertan parte hartu dugu Iruñeko udalaren talde artistiko guztiek, Iruñeko Orfeoiak eta beste zenbait artista soltek. Etxekoek etxekoendako, xumea dirudi kontua, baina ia 8 mila iruindarrek bete dute Nafarroa Arena izeneko kiroldegi animalekoa ikusgarria ikusteko.
Batetik, gure errepertorioko dantzak eman ditugu eta bestetik, artista ezberdinekin partekatzeko moduko errepertorioa bilatzeko beharrez, Jesus Guridiren Eusko-irudien hirugarren mugimenduari dantza ipini diogu.
Hiru burguen eguneko soka-dantzaren pasartetxo batzuk dantzatu ditugu aurrena, udal txistulari eta Pamplonesa musika bandarekin batera. Motza baina bizia.
Txistulariek udal gaiteroei eman diete txanda eta haiekin dantzatu ditugu gure trokeo-dantzetako zenbait pasarte: makil-luzeen dantza, arku-dantza eta dorrea. 8 mila eztarriek erantzun ote diete gure biba oihuei? Egia esateko ez gara ohartu, gure giza arkitekturari xutik eusten aski lan bagenuenez.
Gure bigarren parte-hartzean, esan bezala, Eusko-irudien ezpata-dantza, zortzikoa eta txotxongiloa dantzatu ditugu. Beste garai batzuetako doinuak eta estetikak. Saiatu gara ahal bezain txukunen ematen launangoaren moldaketa bat, Gipuzkoako taula gimnastiko-koreografikoaren urratsez osatutako zortzikoak eta txontxongilo laburtua.
Eta bukatzeko, nola ez, su festa! Iruindar estandarrak beti behar du bere sanferminitisa baretzeko erremedioa, beraz bukaera aldera joan dira Riau-riaua, Polonesa eta arestian aipatutako Dominguera jota. Gure 6 neskek dantzatu dute baltsaren partea kilikiekin, tartean, belauneko ebakuntza gaindituta, Itxaso Martinez gure dantzari prestua!
Bukatzeko otamena eta zorion emateak! Bete ditzala Pamplonesa musika bandak beste 100 urte bederen, eta ospakizun horietan, bertan izan gaitezela gu ere!
Aunitz urtez, lagunok!!!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05