Orain arteko ekarpenak
2018/02/01
Lana pilatuko zaigu iruindarroi bihar larunbata: Iruñean kantuz Mercaderesetik, Kaldereroak, Animalien dantzak eta San Lorenzoko danzanteak izen bereko karrikatik eta San Nicolas plazan Sanblas eguneko azoka eta soka-dantza.
Dantzari fama du Sanblasek nafar kondaira baten arabera. Beraz, ...
2018/01/30
Gure urtebetetze eguna da azaroaren 29a. Egun horrekin atera zen gure taldea dantzara lehenbiziko aldiz 1949. urtean eta hartara, beti izaten da egun berezia. Agian berezixkoago aurten, gure dantza propioak dantzatu ahal izan ditugulako gure egunean.
Hasteko, Iruñeko burgu frankoetatik promenat...
2018/01/21
Sanmartin egunarekin —azaroak 11 — sartzen omen da hartza kobazuloan negua iragarriz. Otsailaren 2an —Kandelaria egunez — berriz esnatu eta negua luzatuko ote den iragartzen du. Sanmartin egunaren bueltan ateratzen dute kalera Maritzuliko dantzariek haien ezpata-dantza, eta nola ez, ...
2018/01/11
Larunbatean emanen dugu Martin Zalakain ikuskizuna Iruñeko Baluarte auditorioan. Oraindik bada sarrerak eskuratzeko modua, baina hala ere, eskuzabal esnatu gara eta guk bi sarrera banatu nahi ditugu zuen artean.
Gogoratu ikuskizuna larunbatean izanen dela, urtarrilak 13, arratsaldeko 20:00etan....
2018/01/05
Iruñeko udalak segizio ederra du, barroko garaiko jarraigo haien oinordeko, hiriaren ospakizun arranditsuetan karrikara ateratzen duena: dantzariez gain, tinbalariak, klarineroak, mazolariak, erraldoi eta kilikiak, musika banda, txistulari eta gaiteroak.
Jesus Ramosek, Mikel Aranburuk eta beste...
2017/12/20
Azken urteotako ohituratxoari jarraikiz, Olentzero pasiora aterako dugu heldu den larunbatean - abenduak 23-, Iruñeko alde zaharreko karriketan barna. Puska-biltzean ibiliko gara, handi zein txiki, gauean afari-lege ederra egiteko. Aurtengoan, entendimentuz jantzitako Olentzero karrikaratuko dugu....
2017/12/19
Maldan behera urratsa betiko bidean latsa. Hodei ilunak gaua belzten du udazkena da ez bedatsa. ( Joseba Sarrionandia, Sorterriko koplak )
Nor ote gara gu Sarriri kontra egiteko? Baina...
Maldan gorako urratsari ekiten diogunean, harrigarriki bidea goxatu egiten zaigu, zeru urdinean hod...
2017/12/11
Irailaren hirugarren asteburua Katalunian eman dugu, dantzan. Tarragonako Ball de Bastons-eko lagunek Santa Teclako festetarako gonbitea luzatu eta ilusio handiz abiatu gara hara, bi arrazoirengatik, batipat: bertako festen sona merezitakoa ote den egiaztatzeko eta Kataluniako egoera politikoaren t...
2017/12/08
Urtetan Donibaneko zelai zaharra erabili ondoren, 1967. urteko irailaren 2an, arratsaldeko 20:00etan, inauguratu zuen Osasunak Iruñeko Sadar futbol zelaia. Ondoren, Osasuna berak, Zaragozak eta Setubalgo Vitoria futbol taldeek triangularra jokatu zuten, aragoiarren garaipenarekin.
Pamplonesa mu...
2017/12/07
Astebururo emanaldi bat izaten genuen! Kontatu izan digute taldeko beteranoek haien batallitetan. Bada guk ere izanen dugu esaterik, zer demonio! Izan ere, 2017ko iraileko asteburu guztietan astindu baititugu zintzarriak!
Irailaren 8an — ostiralarekin, eta asteburuaren atarian, beraz — Iru...
Orain arteko erantzunak
2015/11/17
Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!
2014/01/24
Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es/nws/es/musica/pamplona/auditorio_baluarte_sala_principal_08mm/besta_berri/SeleccionEntradas;jsessionid=Sv5yv08DTLvCLB7Gd0BcBkKpQnjjp5MhYnv7bChcVvZHGVzGw0JJ!1862236175!1014570936!1390573874943?sesId=15730104&codSTK=CAS!servicaixa
2013/09/26
Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!
2013/03/05
Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!
2012/10/16
Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?
2011/12/31
Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!