Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Portugalgo pastoralak eta Euskal Herriko ezpata-dantzak

Dokumentuaren akzioak

Portugalgo pastoralak eta Euskal Herriko ezpata-dantzak

Portugalgo Viana do Castelon pasa dugu abuztuko lehen asteburua. Uztailean antolatzen duten dantza jaialdiak Sanferminekin bete-betean bat egiten zuenez, Barroselas-eko freguesiako festetara gonbidatu gaituzte Nucleo Promotor Do Auto da Floripes-eko lagunek. Portugalgo herri antzerkiaren adibideetako bat da Floripes-en autoa, Carlomagnoren ibilerak kontatzen dituzte bertan eta Zuberoako pastoralaren urruneko ahaidea dela esan genezake: Turkoak eta kristauak ageri dira eszenan, ate gorria eta ate urdina, hitzak bertsoka, doinu kutsakorrak... lastima Zuberotarren botz ederrik ez dugula kausitu.

 Viana-Do-Castelo_2018 01  

Asteburu gozagarria izan da Portugalgoa. Autobusarekin ostiral arratsaldez heldu gara Barroselas-era eta larunbata eta igandea bitarte, taldekide batzuk batu zaizkigu (Eiande bizikletaz Santiago bidea egin ondotik, Izaskun eta Iñaki oporretan etenalditxoa eginez, eta Julen goiz bakarrean Iruñetik Vianarainoko ia 800 kilometroak korrituz). Bero sapa ikaragarriari errekan eta hondartzan egin diogu aurre. Entsaiatu goiz-goizean, itzaletan eta Sao Paulho da Cruz-en begiradapean. 

Viana-Do-Castelo_2018 02

Viana-Do-Castelo_2018 03

Viana do Castelo bisitatzeko aukera ere izan dugu eta Errepublikaren plazan dantzatzeko txirrintaz geratu gara —dantzarako eraikia izan den plaza horietako beste bat—. Swing dantzariek-eta ohikoak dituzten emanaldi klandestino horietako bat egitekotan izan gara baina azkenean ordutegi estua tarteko ez dugu ahal izan. Hurrengoan beharko!

Viana-Do-Castelo_2018 03

Igande iluntzean izan dugu emanaldi bakarra. Hungariako, Belgikako eta Portugalgo beste 3 dantza talderekin partekatu dugu agertokia. Hor baizik ez ditugu ikusi beste taldeetako dantzariak, hartu-emanetarako aukerarik gabe. Tira! Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza eta Sanferminetako trokeo-dantzak eman ditugu eszena irristakorraren gainean. 

Viana-Do-Castelo_2018 05

Viana-Do-Castelo_2018 06

Viana-Do-Castelo_2018 07

Astelehen goizean abiatu gara berriz Iruñeruntz. Eiande autoz itzuli da honakoan! ;)

Kronikatxoa ez dugu bukatu nahi Iordan Romeo eta Igor Martinez gaitero gazte bezain jatorrak eskertu gabe. Gure gonbitea onartu eta haien saltsan ibili direla esatea ez da gehiegikeria. Gu zuekin bezain gustora ibili izana espero dugu!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.