Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Aldaketekin dator aurtengo Sanjuan bezperako soka-dantza

Dokumentuaren akzioak

Aldaketekin dator aurtengo Sanjuan bezperako soka-dantza

2019/06/19 10:05

Iruñeko 3 Burguen egunean egiten dugun soka-dantzaren tankera hartuko du aurten Sanjuan bezperako soka-dantzak. Orain arteko sokaren egiturari eutsi, baina urratsez, jantziz eta dantzarien generoz, iraila hastapenean egiten dugun dantzaren ezaugarriak hartuko ditu. Beraz, ez da neska eta mutilen arteko bereizketarik izanen, zuri-gorriz jantziko gara eta atrebentzia handiz "Nafarroa Garaiko taula gimnastiko-koreografikoa" deitu dugun taulako urratsak baliatuko ditugu dantzan.

Dantzari bakoitzak lagun bat gonbidatuko du inguru-handi eta inguru-txikia dantzatzera.

Hala ere, ekainaren 23ko soka-dantza honek berezkoak dituen zenbait bereizgarriri eutsi nahi izan diogu. Soka-dantza abiatzen duen kantu konjuratzailea abestuko dugu orain arte bezala, hitzetan aldaketatxo batzuk eginda, hori bai. Bestetik, lorez egindako koroak eta hauek egiteko lili-bilketarako txangoa izan dira orain arteko erritualtxoaren parte garrantzitsu eta ez genuen hori galtzerik nahi. Kororik ez dugu jantziko baina bai lorez atondutako lore-sortatxoak paparrean. 

Dantzarako plaza ere aldatuko dugu. Urtero hesiz inguratuta dantzatu beharraz asperturik, Arrotxapeko zubi ondoko belardia utzi eta Kostarapeko belardian (ibaiaren bideari jarraituz 400 bat metro aitzinerago) eginen dugu dantza.

Soka-dantzaren ondotik, mokadutxoa janen dugu gerturatzen diren lagunekin.

Sanjuan bezperako soka-dantza

 

Kosterapea
Ubelez margotutako soilgunean emanen dugu soka-dantza

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.