Dokumentuaren akzioak
Esker mila Arrasateko gaiteroei!
2018ko abenduaren 22an Arrasatera egin dugu bidaia, bertako gaiteroek gonbidatuta, Santamasetan trokeo-dantzak emateko. Hotza pasako ote genuen kezkatuta, eguraldi ederra ere enkargatu ez dute ba! Eta ez da eguraldia enkargatu duten gauza bakarra. Heldu eta lehenengo gauza gosaltzen eman digute, bapo! Arropak aldatu, dantzariz beztitu eta esan bezala, tripak ederki beteta, beste alegrantzi batekin ekin diogu gure egitekoari.
Han eta hemen egin dugu dantzan: Ferrerias kaleko plazatxoan, Zerkaosteta kalean, San Juan Bautista elizako arkupean... dena patxadaz eta behar bezala hidrataturik. Musikan Arrasateko gaiteroak gure gaiteroekin txandakatu dira eta gustura asko egin dugu dantzan ezezagun eta ezagunen aitzinean.
Emanaldi nagusia Arrasateko udal plazan egin dugu. Trokeo-dantza guztiak eman ditugu bata bestearen ondotik. Dantzarako plaza ederra da Arrasatekoa!
Dantzatu ondotik, eta horren goiz goxoa pasa eta gero, ez genituen arropak erantzi nahi izan talde-argazkia hartu gabe.
Puskak bildu eta Larrinetxe jatetxean eman ziguten jaten, oso ongi baina oso poliki. Eguna Arrasaten potetxo bat harturik ezin borobilduz, penatxoarekin bueltatu ginen Iruñera. Badugu Santamasetara itzultzeko aitzakia! Ez genuke kronikatxo hau bukatu nahi Enrike eta Esteban Dolara eta Eduardo Abarrategi Arrasateko gaiteroei haien gonbidapena eta batzarri goxoa eskertu gabe. Biba zuek eta nahi duzuen arte!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05